Biziola

@Biziola@mastodon.eus

Perfil original

6 de octubre de 2026

🌱 Urriak 17, tokiko ekoizpen eta kontsumo-eredua eraldatzeko festa-eguna.
➡️ Ordiziako azokan, @EHKOlektiboa ren eskutik, EHKO identifikatzailearen aurkezpen-festa egingo da, hitzaldi, tailer eta bestelako jarduerekin. 🐞
➡️ 14:30ean Biziolan bazkaria egingo dugu. 🥞
➡️ Bazkalostean Jun ta Jo-ren musika emanaldia eta Itziar Saenz de Ojeren umore saioa izango dira. 🎵🎶
Horrela, hausnarketa, tokiko elikadura eta jai giroa uztartuko ditugu egun berean.

✏️ Eman izena hemen: erabili.liberaforms.org/biziol

Imagen adjunta

Impulsos
24 de septiembre de 2026
21 de septiembre de 2026

👏🏻 Biziolan erronka izan genuen Iñigorekin:

Bigarren eskuko arroparen txokoan 3 look zoragarri topatzea ✨

Ez zen lan zaila izan, izan ere, oso eskaintza politta eta zabala dugu 😍

Moda jasangarria Goierriko herri txikietara ere eramango dugu Ehun Ibiltariak ekimenarekin eta azoka ibiltariak antolatu ditugu, Zerainen, Ataunen, Itsasondon...♻️

Impulsos
10 de septiembre de 2026
8 de septiembre de 2026

Gogoan duzue @goiener eta Nafarkoopekin elkarlanean garatzen ari ginen proiektua? [ nafarkoop.eus/auzoargi/ ]
Ba albiste bikaina dugu ikasturtea hasteko. Dagoeneko gure teilatuan ekoiztutako argindarra kontsumitzen dugu Biziolak, Basabe Garagardoak eta proiektuaren hastapenetan izena eman zenuten inguruko bazkideek.
Bertakoa, berdea eta arduratsua.
Milesker sasi guztien gainetik proiektu hau aurrera ateratzeko lanean aritu zareten guztioi!
Biderka daitezela Auzoargiak! ⚡️

Imagen adjunta

Impulsos
15 de junio de 2026