GREBAGATIK ITXITA!
✊ Gure kooperatibako kideok biharko greba orokorrarekin bat egingo dugu!
🏠 Etxebizitza, lan eta bizitza bizigarriak defendatuz, ezinbestekoak diren alternatiba ekonomikoak bultzatuz eta proiektu komunitarioak erdigunean jarriz.
🌾 Oparotasuna denontzat!
RE: https://mastodon.eus/@koop57eh/117586283961899044
Zorionak eta aurrera Koop57, ikusgarria gaurko lorpena!
Guretzat biziki gozagarria da horrelako proiektuekin lan egitea. Tituluen jaulkipenerako egindako tresna digitala oso fin ibili da, «dena oso ondo joan da» @jimakker talaioskidearen esanetan.
Bazkide garenez, eta gure aurrezkiak bertan daudenez, elkarlanean jarraitzeko gogoa hauspotzen dute gaurkoa bezalakoek.
«Dekalogo hau ez da teknofoboa, ezta teknosoluzionista ere, eta ez du garbitasunik eskatzen: gaur egun inork ez du alternatiba garbirik denerako»
✍️ “Adimen artifiziala gorpuztu” @teketen Gaur8n
Plazer berezia @euwikipedia|ren 25 urteurren ospakizunean egotea. Zorionak euskal wikilari guztiei urte guzti hauetan egindako lanagatik.
Segi dezagun internet libre baten alde lanean!
https://eu.wikipedia.org
Irudia: https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Euskarazko_Wikipediak_25_urte_-_29.jpg
📚 Euskal Herriko Ikastolek (EHI) burujabetza teknologikoaren ildoa lantzea erabaki zuten, eta, bide-orri hori abiarazteko, bidelaguntza-prozesu bat jarri genuen martxan elkarrekin.
⚒️ Prozesu oso aberasgarria izan da guztiontzat, eta eredugarria izan daiteke beste batzuentzat ere.
ℹ️ Hemen duzue lanaren nondik norakoa: https://lbr.talaios.coop/3St7B
Eskerrik asko EHIri gugan konfiantza jartzeagatik!
«Beste arrazoi batzuk ere egon daitezke mota honetako mezuak zabaltzearen atzean, besteak beste, hobekuntza esanguratsuak eskaintzeko ezintasuna: pausa estrategiko bat egin»
✍️ “AAH (Adimen Artifizial Hiltzailea)” @mattin_su talaioskidea Oarsoaldeko Hitzan
Egun on.
Talaios Koop. S. kooperatibako langile burujabeak elkarturik, aho batez erabaki dugu azaroaren 11ko #GrebaOrokorra deialdiarekin bat egitea.
Etxebizitza eta bizitza bizigarriak denontzat izateko gure baliabideak eta lana grebaren alde jarriko ditugu, eta ildoa lantzen duten eragile eta kooperatibekin elkarlana sustatuko dugu.
Kooperatiba kooperatibistek egiten dugu, baita interkooperazio harremanek ere.
[Talaios Koop. 2012tik]
Gure urtebetetze egunean, mila esker eta aunitz urtez denoi!
#KoopMaaitasuna🌈
@Lakarikoop @TaPuntu @ekintzakoop @Teks @koop57eh @Olatukoop
Gure kooperatibaren sorreratik erabakien parte izan da egutegi propioa lantzea.
2017an argitaratu genuen publikoan lehen aldiz: https://etzi.pm/zer-ospatu-hori-izan/
Gaur lan eguna izan dugu, lan burujabeak hori du ona, erabakitzeko gaitasuna.
«Zer ospatu, hori izan!»
Wikikasi proiektua ezagutu eta nola erabili daitekeen ikasi nahi duzu?
UEUrekin batera ikas-egoerak lantzeko saio bat prestatu dugu. Ikas-egoerak erakusteaz gain, horiek ikasgeletan erabiltzeko tailer praktikoa gauzatuko dugu. Bukatzeko, Nora Salbotxen liburuaren aurkezpena ere izango da.
📆 Urriak 30
⏰ 10:00 - 13:00
📍Eibar (Markeskoa Jauregia)
Izen ematea hementxe: https://lbr.talaios.coop/kRCqo
RE: https://mastodon.eus/@guremoneta/117324968135651626
Gu bazkide laguntzaileak gara eta larunbatean Elizondoko Batzar Orokorrean egongo gara.
📢 Larunbatean Iraultza Txikien Akanpadan izango gara Sare Askeen inguruan hausnartzen, mahai inguru batean.
Sareak, Fedibertsoa, Adimen Artifiziala... gai desberdinak jorratuko ditugu. Hori guztia Pitillasen izango da goizeko 10etan.
Akanpadari buruzko informazio guztia Argiaren artikulu honetan duzue: https://www.argia.eus/albistea/iraultza-txikien-akanpada-egingo-dute-irailaren-18tik-20ra-bardeako-tiro-eremuaren-inguruan
«Hamabost urtetik beherakoei sarbidea ukatzeak, definizioz, erabiltzaile guztiei sartu aurretik adina egiaztatzeko eskatzen du, helduei ere bai»
✍️ “Haurtzaro digitala” @teketen talaioskidea Gaur8n
«Ekainaren amaieran oparotasunaren astea ospatu ondotik, txikienak oporretan eta besteak lanean aritu gara, egunerokoa udara egiteko saiakeran»
✍️ “Udara eguneroko egin” @birasuegi talaioskidea @argia|n
❓Ze arrasto uzten dute gailu digitalak? Non amaitzen dute?
🤖 Gazteek jolasaren bidez gailu digitalen inpaktu ekologikoa ezagutzeko eta digitalizazioa ikuspuntu kritiko batetik garatzeko lantegia prestatu dugu @kabiadurango|rako. @badalab eta Talaios Koopek, Euskal Wikilarien Kultur Elkartearekin batera sorturikoa; @durangokoazoka|ren markoan, euskaraz eta libreak diren edukiak baliatuta.
👉 Eman izena irailaren 14tik urriaren 5era: https://lbr.talaios.coop/AT9xe
"Esaten dute errazagoa dela munduaren amaiera irudikatzea kapitalismoarena irudikatzea baino"
💥 Ekonomia Sozial Eraldatzaileak gure egunerokoa kapitalismoaren aurka kokatzen du. Batzuentzat ez da hain zaila honen amaiera irudikatzea.
😎 @birasuegi lankidea “Petroherria” podcastean izan zen, Alba Garmendiarekin batera, utopiez, etorkizun desiragarriez, #solarpunk eta #etorkizunak pentsatzeko beharraz solasean.
📝 Irakurri: https://lbr.talaios.coop/uacLH
📽️ Ikusi: https://lbr.talaios.coop/7Amw2
RE: https://mastodon.eus/@Olatukoop/117121151902366352
Gu ere bazkide laguntzaile egin gara.
badator @guremoneta
📡 Gure webgunearen oinean +RAP! neurriekin bat egiten dugula jarri dugu!
Askotan azaldu dugu zer diren +RAP! neurriak eta nola egiten dugun bat haiekin. Ikusi: https://talaios.coop/
Zuk ere parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu bisitatu @komunikilo|k prestatu duen webgunea. Bertan zerrendatzen ari dira gurekin batera bat egin duten proiektuak.
📝 Informatu eta parte hartu: https://rap.komunikilo.org/eu/parte-hartu.html
#Wikikasi proiektuaz eta beste gauza askori buruz aritu @leirel Euskadi Irratiko Faktoria saioan, entzun mesedez:
https://guau.eus/m/zu-etxerako-zu-etxerako-11048533
Elkarlana ardatz, talaioskideentzat plazera da zurekin proiektuak lantzea.
@fedibertsoa @badalab
[Wikikasi proiektuari buruz]
https://talaios.coop/es/proiektua/euskal-wikilarien-elkartea/
Talaios kooperatibaren berri izateko 4 modu zuzenak:
😊 Aurrez aurre
🌐 Webgunea https://talaios.coop
:mastodon: Mastodon @Talaioskoop
:deltachat: Delta chat kanala https://i.delta.chat/#5D5EE19C063361AB91F2DA7EF418064CDD2E7494&v=3&i=7cSmYhJsfsC2wiCMlrunJ-LD&s=OpflbxwTZCYjT2H9YUEclhGI&a=k1seqgvwj%40nine.testrun.org&n=Talaios+Koop.
Inés Osinaga haciendo cantes populares vascos.
Sara Holgado y Yannick Corre al cante y toque flamenco.
Andrés Ramírez trayendo el carnaval callejero al patio de la facultad de filosofía.
Antonio Orihuela leyendo sus poemas.
Gorka Julio lanzado bases de flamenco electrónico de Jose Alcántara, y obras visuales.
Ana Ruiz y Óscar García recitando nociones económicas.
En eso consistió #flamenconomia el pasado mes de Julio en Cádiz.
Conocer y sentir para transformar.
📣 Deskantsura goaz!
Zaintza kolektiboa egitea, gauza txiki eta ederrenekin gozatzen ikastea, eta hurbiltzeko egunerokotik distantzia estrategiko pixka bat hartzea izango dira datozen asteetako lanak.
#OparotasunaDenontzat ✊🌾 izateko ildoarekin jarraitzeko, #bizigarritasuna lantzea ezinbestekoa da, gozamena, lana eta bizitzaren arteko oreka lortzea alegia.
🗓️ [Abuztuaren 1etik irailaren 7ra kooperatiba etenaldi kolektiboan egongo da]
🍇 Gozatu udara!
💤 Indarrez ekiteko, gogoz deskantsatu!
🔴 Kazetaritza zigortzea eta ikerketa oztopatzea aurrekari arriskutsuak dira!
✊ Gure babesa eta #elkartasuna adierazten dizkiogu @La_Directa bezero eta lagun kooperatiboei. Ezin dugu onartu kazetaritza independentea isilarazteko eta beldurtzeko baliabide administratiboak erabiltzea.
ℹ️ Komunikatura batuz, komunikabidera harpidetuz edo dohaintza bat eginez lagundu:
🔗 https://directa.cat/sancionen-qui-investiga-protegeixen-qui-sinfiltra
Tota la nostra #solidaritat intercooperativa!🌈
#LaDirecta
Ekonomiaz hitz egin daiteke flamenkoaren bidez?
Eta kultura herrikoia ekonomiaren inguruko kontakizunak eraikitzeko tresna izan daiteke?
Horixe da Flamenkonomiaren abiapuntua. Flamenkonomiak artea, kultura herrikoia eta ekonomia sozial eraldatzailea elkartzen ditu, ohiko kontakizunak zalantzan jartzeko. Irakurri gure azken sarrera eta ezagutu kultura, ekonomia eta kontrapropaganda uztartzen dituen proposamena.
¿Se puede hablar de economía a través del flamenco?
¿Y puede la cultura popular convertirse en una herramienta para construir relatos sobre la economía?
Ese es el punto de partida de Flamenconomía. Flamenconomía une arte, cultura popular y economía social transformadora para cuestionar los relatos dominantes. Lee nuestra última entrada y descubre una propuesta que entrelaza cultura, economía y contrapropaganda.
«Ingurune digital askotan, plataformek giza harremanak prozesu automatizatuengatik ordezkatzen dituzte. Hemen, logika kontrakoa da: antolaketa zama murriztea, komunitateak energia gehiago eskaini ahal izan diezaion benetan garrantzitsua denari»
✍️ “Basajaun software komunitarioaren eredua” @teketen talaioskidea Gaur8n
[Universidad de Cádiz]
Los Cursos de Verano cierran su primera semana con una reflexión sobre flamenco, cultura popular y economía
https://www.uca.es/noticia/los-cursos-de-verano-de-cierran-su-primera-semana-con-una-reflexion-sobre-flamenco-cultura-popular-y-economia/
Hemos participado en la organización, debate y celebración de la jornada.
Ekainaren 17an @teketen UEUk antolatutako online solasaldian izan zen "Zertan da eraldaketa digitala?" galderaren bueltan.
Saio osoa hemen ikusi daiteke: https://peertube.eus/w/afJD3aJ7MRBV8neyhaQW2A
Eskerrik asko @ueu_orokorra !
Ostiral honetan UEUko udako ikastaroan hartuko dugu parte @euwikipedia eta @badalab|ekin batera. Wikikasi proiektua erakutsiko dizugu! Irakaslea bazara, edo inguruan norbait ezagutzen baduzu, animatu!
📆 uztailak 3
📍Markeskoa Jauregia (Eibar)
⏰9:00 (4 ordu)
Animatu eta izena eman hemen: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2343-ikas-egoerak-eta-wikikasi-aurkezpena-eta-tailer-praktikoa
«Garai zailak datoz migratutako pertsonen eskubideen aldeko borrokan, ezohiko erregularizazioaren ondoren Europa gotortua indartsuago itzuliko baita»
✍️ “Erregularizazioa gure borroka da” @birasuegi talaioskidea @argia|n
MINTEGI PEDAGOGIKOA: Euskal Herriko hainbat eragile bildu gara Hendaian mugaz gaindi ekintzailetza kolektiboa eta enpresen errelebo kooperatiboa garatzeko praktika ezberdinak ezagutu eta bide partekatuak irudikatzeko.
Bi egunetan zehar eragile bakoitzaren esperientzia eta metodologiak ezagutuko ditugu, eta mugaz gaindiko egitura posible bat irudikatu.
#ALB #Euroeskualdea #AkitaniaBerria #Huhezi #Talaios #Ariztela #ECEST #InterregPOCTEFA 🇪🇺
«Polanyiren teoriak lagunduko digu Palantirren mugimenduak hobeto ulertzen; dena azkar mugitzen ari den honetan, balizko une teknofaxista bat errealitate bat izan daitekeelako, ez bada dagoeneko.»
✍️ “Nola aurre egin teknofaxismoari” @teketen talaioskidea Gaur8n
#BatzarOrokorra egin dugu kooperatiban, eta besteak beste hauek erabaki ditugu:
+ 2025eko kontuen lehen ondorioak ateratzea. inoizko emaitza positiboena izango dugula dirudi.
+ Gure diruzko aurrerapen kooperatiboa (aka soldata) %6,66 igotzea 2026ko ibilbideari kondizionatua.
+ Datorren urteko Marketin Komunitarioaren Ildoak onartzea.
+ Interkooperazio estrategia garatzea, orain artekoa oinarri: @Olatukoop, @koop57eh, @Teks, @Torrekua, @ekiherri, #EkintzaKoop (@Lakarikoop + @TaPuntu)





















