BERRIA egunkaria

@berria@mastodon.eus

Perfil original

17 de octubre de 2026

Canon Françaisen «bankete faxista» borrokatzera deitu dute Miarritzen. Canon Français eskuin muturrak diruztatutako enpresak «euskal banketea» egin nahi du azaroan Miarritzen. Ipar Euskal Herriko sare militantea mobilizatzen hasi da, mehatxuak tarteko, baina politikariek ez dute erantzun. berria.eus/euskal-herria/canon

Impulsos
13 de octubre de 2026

Vito Quilesek Iruñean egin asmo duen ekitaldiaren kontra, «euste horma bat» osatzera deitu dute herri mugimenduko zenbait taldek. Eskuin muturreko ekintzaileak ostegun arratsalderako iragarri du mitina; 18:00etan Gazteluko plazan. Ordu erdi lehenagotik, 17:30etik aitzinera, plaza «antifaxismoz betzea» nahi dute Iruñerriko bizilagunek. berria.eus/euskal-herria/vito-

Impulsos
11 de octubre de 2026
7 de octubre de 2026
6 de octubre de 2026
30 de septiembre de 2026
29 de septiembre de 2026
27 de septiembre de 2026
26 de septiembre de 2026
23 de septiembre de 2026
19 de septiembre de 2026

Herri mugimendua saretzeko beharra zabaldu du Iraultza Txikien Akanpadak. Goizean euskararen oldarraldiari nola aurre egin gogoeta egin dute euskalgintzako eragileek eta, beste foro batean, Palestinaren egoera izan dute hizpide Yala Nafarroak eta BDSk. Bihar Bardeara egingo dute martxa baten ostean amaituko da akanpada. berria.eus/euskal-herria/herri

Impulsos
17 de septiembre de 2026
16 de septiembre de 2026

U-1ean begia galdu zuen biktimak deklaratu du poliziek «errepresalia» gisa egin ziotela tiro. Gaur hasi dute Espainiako Poliziako lau kideren kontrako epaiketa Bartzelonako Probintzia Auzitegian. Roger Españolek esan du agenteak ez zeudela «arriskupean, inondik inora». berria.eus/mundua/u-1ean-begia

Impulsos
15 de septiembre de 2026

Santurtzin hildako gazteari taser pistola aplikatu zioten zoruan immobilizatuta zegoela. Udaltzainen esku hartzea bortitza izan zela erakusten duen bideo bat plazaratu du Justizia Anderrentzat plataformak. Manifestazioa egingo dute Santurtzin, urriaren 3an.
berria.eus/euskal-herria/santu

Impulsos

Izaki Gardenak taldeak etenaldia egingo du, azaroan bost kontzertu eskaini ondoren. Itzulera biraren azken kontzertuak izango dira azaroan eskainiko dituztenak. Gainera, bi kantu berri argitaratu dituzte: 'Itzal handi bat' eta Anariren 'Aingura hegodunak' abestiaren moldaketa bat. berria.eus/kultura/izaki-garde

Impulsos
13 de septiembre de 2026
9 de septiembre de 2026
7 de septiembre de 2026
6 de septiembre de 2026
5 de septiembre de 2026
1 de septiembre de 2026
31 de agosto de 2026

Larraun: despopulazioaren aurka borrokan garraio publiko duinik gabe. Larraun zerbitzu erregularretatik kanpo geratu da Nafarroako garraio publikoko lizitazio berrian. Egungo autobus geltokiak desagertu eginen dira, eta, udalaren iritziz, horrek areagotu egingo du despopulatzearen arazoa. berria.eus/euskal-herria/larra

Impulsos
29 de agosto de 2026

«Euskaran, feminismoan eta auzolanean» oinarritutako aisialdi eredu bat aldarrikatu dute Bernedon. Jendetza bildu da Euskal Udalekuak taldeak Bernedoko udalekuen alde egindako elkartasun jaialdian. Egun osoko egitarauaren ostean, irmo gaitzetsi dituzte ikasturte honetan jasandako «errepresioa eta erasoak», eta «diskurtso transfoboak» jopuntuan jarri. berria.eus/euskal-herria/euska

Impulsos
28 de agosto de 2026

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko. 2018ko estrategia gaurkotu egin behar dela uste dute. Protagonismoa eta alderdiaren interesak baztertzeko eskatu diote Donostiako alkateari. berria.eus/euskal-herria/erren

Impulsos
27 de agosto de 2026

Gutxienez 392 dira uholdeengatik Nepalen eta Tibeten hildakoak, eta 1.400 inguru desagertuak. Nepalgo agintariek jakinarazi dute bostehun atzerritar baino gehiago daudela desagertuen artean. Hipotesi nagusia da izotz bloke handi bat jaustean sortu dela lur jausia.
berria.eus/mundua/gutxienez-18

Impulsos

Sexu langileen baimena emateko eta erabakitzeko eskubideak aldarrikatu ditu LABek. Sexu lana eta indarkeria bereiztu egin behar direla uste du sindikatuak. Astelehenean gizon bat atxilotu zuten Irungo prostituzio etxe batean, prostituta bati sexu eraso bat egitea egotzita, eta LABek babesa adierazi dio. berria.eus/euskal-herria/sexu-

Impulsos
25 de agosto de 2026

Thrillerrez mozorrotutako drama sozial bat Bizkaiko meatzeetan. Neska gazteak bahitu eta hiltzen dituen gaizkile bat atzemateko saioa aitzakiatzat hartuta, XX. mende hasierako Bizkaiko kontraste sozialak irudikatzen dira ‘Odol guztiak burdin gustua du’ komikian. Gregorio Muro ‘Harriet’ eta Carlos Varela dira egileak. berria.eus/kultura/thrillerrez

Impulsos
24 de agosto de 2026

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa ogitartekoak banatzen dituzten herritarrak «jazartzen eta zigortzen» ari dela. Donostiako Udalak Kaleko Afari Solidarioak ekimena debekatu zuenetik, hainbat lagun identifikatu dituzte kalean bizi diren pertsonei jaten emateagatik. KASek auzitan jarri du udala sustatzen ari den hiri eredua. berria.eus/euskal-herria/kasek

Impulsos
22 de agosto de 2026
21 de agosto de 2026

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik. Harrera Sareko hainbat boluntariok gaztelaniazko eskolak ematen dizkiete kale gorrian dauden pertsonei. Eskola horietako batean ikasleei jaten emateagatik identifikatu ditu Poliziak. Donostiako Udalak KAS debekatu zuenetik, haietako askok ez dute zer jan. berria.eus/euskal-herria/donos

Impulsos
20 de agosto de 2026

Tximistek eta eremu malkartsuak zaildu egin dituzte Urzainkin piztutako sua itzaltzeko lanak. Atzoko ekaitzak ez zuen egoera hobetu: apenas utzi zuen prezipitaziorik, eta tximistek foku gehiago piztu zituzten Nabaskozen eta Burgin (Nafarroa). Zazpi helikoptero dabiltza sua itzaltzeko ahaleginetan. berria.eus/euskal-herria/tximi

Impulsos
18 de agosto de 2026
17 de agosto de 2026
16 de agosto de 2026
15 de agosto de 2026
14 de agosto de 2026

Eskubide oro berma dezala eskatu dio KASek Donostiako Udalari, «existitzeko beharrik» izan ez dezan. Udalak proposatu duen alternatiba ez da nahikoa Kaleko Afari Solidarioak ekinaldi boluntarioarentzat, orain arte KASera joaten ziren guztiak afaririk gabe utzi dituelako. Bizikidetza arazoei «politika publiko egokietatik» heltzeko erran dio alkateari. b.eus/668f7c07DL

Impulsos
13 de agosto de 2026

Kaleko saltzaileek Bilboko Udalari exijitu diote udaltzainen eraso «arrazistak» ikertzeko eta halakoak amaiarazteko. Udaltzainak gogor oldartu zitzaizkion kaleko saltzaile bati astelehenean, Bilboko Goienkalen. Hori salatzeko, elkarretaratze bat egin dute Manteroekin Bat eta Mbolo Moye Doole taldeek. b.eus/6c43adfcDL

Impulsos
12 de agosto de 2026
11 de agosto de 2026
8 de agosto de 2026
1 de agosto de 2026

Kaleko afarien gaineko erabakia «zuzentzeko» eskatu dio SOS Arrazakeriak Donostiako Udalari. Ohar baten bidez salatu du elkartasun erabakiak debekatzeko erabakiak erakusten duela «partehartzearen inguruan» entzuten diren «diskurtso handinahiak» ez direla bideratzen gero egiten diren politiketara. b.eus/a22a3776DL

31 de julio de 2026
30 de julio de 2026
29 de julio de 2026

'La Directa' hedabide katalana zigortu dute polizia infiltratuen inguruko ikerketengatik. Datuak Babesteko Espainiako Agentziak zehapen prozedura bat ireki du herri mugimenduetan infiltratutako poliziak ikertu zituen hedabidearen aurka. 'La Directa'-k salatu du erabakia informazio askatasunaren aurka doala. b.eus/ac72c804DL

28 de julio de 2026

Kaleko Afari Solidarioak «alternatiba errealak» exijitu dizkio Donostiako Udalari. Donostiako Udalak kaleko afari solidarioak debekatu ditu, eta otordu horiek emateko «alternatiba bat» proposatu. Egitasmoaren bultzatzaileek salatu dute 300 herritar gera daitezkeela afaltzeko aukerarik gabe. Bihar mobilizazioa egingo dute Plaza Berritik. b.eus/e5996868DL

27 de julio de 2026
26 de julio de 2026
25 de julio de 2026

Zarataren gainetik, prozesu feminista eraldatzaileak aldarrikatzera. Errenteriako sexu indarkeriako kasuek eragindako eztabaidaz mintzatu dira Aizpea Otaegi, Clara Wolfram eta Nerea Barjola. Nabarmendu dute justizia feministan oinarritutako prozesuek biktimen nahiak errespetatzen dituztela eta komunitatean eragiten dutela. b.eus/6cd5d3eaDL

23 de julio de 2026

Gure Monetak abian jarri du galdetegi bat billeteen diseinua erabakitzeko. Euskal Herriko pertsonaia bat, leku bat, ikur bat, animalia bat eta zuhaitz edo landare bat proposatzeko aukera izango dute euskal herritarrek. Baztango eta Oiartzualdeko biztanleek eskualdeko sei irudi propio izango dituzte.
b.eus/c2ce33a9DL

Gure Monetak abian jarri du galdetegi bat billeteen diseinua erabakitzeko. Euskal Herriko pertsonaia bat, leku bat, ikur bat, animalia bat eta zuhaitz edo landare bat proposatzeko aukera izango dute euskal herritarrek. Baztango eta Oiartzualdeko biztanleek eskualdeko sei irudi propio izango dituzte. b.eus/73a84c6dDL

19 de julio de 2026
18 de julio de 2026