Adin txikikoak dituen Egiako familia bat etxegabetze arriskuan dagoela ohartarazi du Saretxek, eta auzo asanbladara deitu du biharko, hori dela eta.
Udaltzaingoak identifikaturiko pertsonek ez dute zigorrik jasoko etxegabeei kalean janaria banatzeagatik. Udaleko Hiri Proiektuen eta Espazio Publikoaren Sailak salaketa guztiak artxibatu ditu.
Donostiako Udalak hirian beste jatetxe bat irekitzeko lizentzia eman dio janari lasterreko McDonalds kateari. Hiriko laugarren establezimendua Amarako Lizarra kalean jarriko dute.
https://irutxulo.hitza.eus/2026/09/30/mcdonaldsek-amaran-jarriko-du-hiriko-laugarren-jatetxea/
Kaleratzeak Stopek salatu du Azora putre funtsak Osasun Iturria eta Ategorrieta Etorbidean dituen hogei etxebizitza presaz saldu nahi dituela, ez duelako nahitaezko desjabetze edo alkilerra ezartzerik nahi.
Nerea Kortajarenaren hautagaitza berretsi dute EH Bilduren militanteek, %97ko babesarekin.
️🗞️ Harrera Sareak salatu du Udaltzaingoa kale egoeran dauden pertsonen aurka jazartzen ari dela, Jon Insaustik afari solidarioak debekatu zituenek. Aldiz, «Donostia solidarioa» aldarrikatu du alkateak, eta uste du «debateak nahasten ari garela».
https://irutxulo.hitza.eus/2026/09/04/gose-direnei-jaten-ematea-da-eztabaida/
Plaza Berrian elkartu zirenek hainbat lelo jarri zituzten orga eta antzekoetan: 'Kaleko Afari Solidarioak', 'Arriskua! Janari osasuntsua' eta 'Kontuz! Maleta batean bokata asko ezkutatu daiteke. Adi turisten maletei!'.
https://irutxulo.hitza.eus/2026/08/28/jende-anitz-gerturatu-da-orgekin-parte-zaharrera/
Kaleko Afari Solidarioak taldeak sare sozialetan zabaldu duen mezuaren arabera, bart berriro ere identifikatuak izan ziren ogitartekoak banatzen ari ziren hainbat pertsona.
Hilberria | Parte Zaharreko hainbat txokotan aritzen zen kantuan; batez ere, Narrika kalearen izkina batean eta San Jeronimo kalean. Igandean, hilaren 23an, zendu zen Gartxot, 55 urte zituela.
Sabino Ormazabal Elola (Donostia, 1953-2026) gaur goizean hil da, 72 urte zituela. Larunbatean, erorikoa izan zuen, kolpea hartuz. Ospitalera eraman zuten eta ebakuntza egin bazioten ere, azken orduetan hil da.
https://irutxulo.hitza.eus/2026/08/17/sabino-ormazabal-hil-da/
Donostiako Udalak Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldearen jarduna debekatu ostean, KASeko kideak hiru banaketa puntuetara bertaratu ziren bart, erabiltzaileak debekuaren inguruan informatzera.
Debekuaren aurrean, udalak «errespetu eta erantzukizun falta handiarekin» jokatu duela salatu du KASek
"Erantzukizunez jokatu", eta gaur afaririk banatuko ez dutela jakinarazi dute. Mobilizaziora deitu dute biharko, 20:00etan, Plaza Berritik abiatuta.
Kaleko afari solidarioen eta delinkuentziaren arteko «harreman zuzena» dagoela argudiatu du Insaustik
"Alternatiba" gisa, milioi erdi euro gehiago bideratuko ditu udalak Otorduak programara, egunean "ehun otordu gehiago" eskainiz.
300 pertsona baino gehiago "afaltzeko alternatibarik gabe" gelditu direla salatu du Kaleko Afari Solidarioak taldeak. Gaur, hilak 28, prentsaurrekoa egingo dute udaletxearen aurrean, 12:00etan.
https://irutxulo.hitza.eus/2026/07/28/udalak-debekatu-egin-ditu-kaleko-afari-solidarioak/
Udalak Munduko Kopako finala ikusteko pantaila erraldoiak jartzeko hartutako erabakia salatzeko, manifestazioa deitu du Bultzadak 19:00etarako, Bulebarretik. Euskal selekzioaren ofizialtasuna eta Euskal Herriaren autodeterminazioa aldarrikatuko dituzte.
Kutxa Fundazioak 'Eraldenea' eraldaketa ekosozialerako eta gizarte gaietarako formakuntza programa abiatu du, eta izen-ematea zabalik dago.
Parte Zaharreko Ayestaran bitxi denda historikoa itxi dute, erretiroagatik eta errelebo faltagatik.
https://irutxulo.hitza.eus/2026/06/23/parte-zaharreko-ayestaran-bitxi-denda-historikoa-itxi-dute/
