Beñat Irasuegi Ibarra

@birasuegi@paperjale.eus

Perfil original

"Izan gizona"(r)en kritika (4 izar): Gizon izateko bideak

Biografia xume bat, gizon izatearen eraikuntza markatzen duten zenbait momentu eta bizipenetatik kontatua. Interes handiz irakurri dut, hainbat elementuetan koinzidente eta beste batzuetan ezberdin, baina gizon eredu hegemonikoaren eraikuntzaren momentu deserosoenak aztertuz. Generazio berdinekoak izaki, kezka, zalantza eta bizipenak oso hurbilak egin zaizkit.

Eskertzekoa da biografia genero eraikuntzaren inguruan ardaztea, beharrezko ariketa gu gizonentzat, bestelako gizontasun bat eraikitzeko, edo bidean egin duguna errebisatzeko.

Eta orain zer egin? Uste dut gutako bakoitzak etxeko lanak egiteko ditugula oraindik.

Impulsos
10 de octubre de 2026

"Ilargira bidean"(r)en kritika (5 izar): Prestatzea ere dibertigarria izan daiteke

Marailla. Tintinen album onenetako bat, hauek kategorizatzea posible baldin bada. Hergeren estilo klasikoan, zientzia, lagunartea, misterioa eta geopolitika nahasten dituen istorio entretenigarria, bidaiarako prestaketa luzea motz eta dibertigarri egiten duena. Azken aldiz duela 30 urte irakurri nuen, eta ez da gu bezala zahartu.

Impulsos

Sarean liburu honen argitalpena ikustean atentzioa eman zidan, badelako bereziki helduaroan kezkatu nauen gaia, nire gizon biografia errebisatu, eta bizitzan inkomodoak egin zaizkidan hainbat gertaera eta nire izaeraren parteak aztertzera eraman nauena. Uste dut bide horretan dabilela @aritzgalarraga@mastodon.eus liburu honetan. Irakurri eta esango dizuet.

Bestalde bi koinzidentzia biografiko kurioso Aritzekin, elurtean jolasean Gaztaño auzoan 1985, eta gure aiton-amonak Habana ontzian erbestera joanak.

Gogoz irakurriko dut asteburu honetan. #IzanGizona

(comment on Izan gizona)

Impulsos
8 de octubre de 2026
19 de septiembre de 2026

Belgikan roadtripean geldialdia egin genuen, eta seme txikiarekin Tintinen abenturen irakurraldi garai berria abiatu dut.

(comment on Ilargira bidean)

Impulsos
16 de septiembre de 2026
30 de julio de 2026
9 de julio de 2026
13 de junio de 2026