Bilboko bi liburu-dendatan sartu naiz gaur. Cámaran: ze polita eta zeinen atsegina saltzailea; bueltatuko naiz, dudarik gabe. Liburu bat erosi dut, jakina.
Astarloan: makila bat ipurditik sartua izatearen irudi grafikoa. Todocoleccionen bidez ez diet berriz deus erosi behar. Zer jende eskasa, jexux, mari ta joxe!

@birasuegi Ba, bai. Bilbon nabilela aprobetxatuta, bi liburu bilatzera sartu naiz, bidalketa gastuak aurrezteagatik. Ezagun zuten gure itxura ez zaiela gustatu; egun on - buenos días; eta liburuez galdegin dutelarik, irribarre txikienik ere ez.
Pena, ze, zuk diozun bezala, liburu interesgarriak dituzte.