"Paretako paper ospela" irakurri nuen komiki batean; "gizon iluna, ospela" irakurri berri dut. Bai? Jendea ospela izan daiteke? Eta paretako papera? Izatekotan, tokiak dira ospelak, nire ustez, baina gero eta toki gehiagotan ikusten dut hitza, nik erabiliko ez nukeen tokietan hain zuzen.

@Farrcostar Nik ez nuke erabiliko, baina 'mustio' esateko erabiltzen dute?

@birasuegi "Sombrío", nik uste.

@birasuegi Baina nik beti tokiei lotua aditu dut. Toki hotz eta umela, eguzkiak jotzen ez duen tokia. Etxetik hurbil badugu horrelako bat, katarro batzuk harrapatu ditut hor. Baina susmoa dut gaztelaniazko "sombrío" horren bidez hedatu dela edo dutela erranahia.