Iaz, nik bulkatuta, Diabolik komiki-pertsonaiari buruzko erakusketa bat egin genuen IHEOn (aurten, Sherlock Holmesi buruzko bat egitea espero dut).

Uste dut gehienek, bai lankideek bai ikasleek, bitxikeriatzat hartu zutela, "Santiren gauzak", ni komikizale amorratua omen naizelako (bitxia da, baina, antza, komikiak irakurtzeko zale amorratua izan behar da; bertzenaz ez omen da posible).

Bada 50eko hamarkadako film bat, I Married a Monster from Outer Space. 1/2

Maiz broma egiten dut bikotekidea arras identifikatua sentitzen dela izenburu horrekin. Baina ez, ez naiz kanpoko espazioko munstroa.

Lantokian bulkatu ditudan erakusketak opari gisa ikusten ditut nik: gizakia naizen honek gustuko duen gauza bat agian bertze gizaki batzuei ere gustatuko zaie, ezagutuz gero.

Orain artio ez dut arrakasta handirik izan. Baina sekretuan irudikatzen dut baten bati zaletasun berri bat pizten lagundu dudala, eta horrek poz ttiki bat ematen dit.

Fini nire txapa

2/2