Gaurko egunez jaio zen Idoia Beratarbide Arrieta (Oiartzun, 1977) artista eta ilustratzailea.[1]
Ilustratzaile lanaz gain, hainbat zeregin bete ditu kulturgintzaren barruan: Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteko kudeatzaile eta eragile izan zen; Edo! argitaletxean editore lanak egin zituen; Metrokoadroka kolektiboaren bultzatzaile eta taldekide da eta honen baitan aktore, koordinatzaile, diseinatzaile eta arropa egile lanak egin ditu.