Ez naiz bereziki futbolzalea baina atzoko gizonezkoen mundialeko finala eta aurreko bi finalaurrekoak tarteka ikusi nituen (tarteka, bai, ez dut partida oso bat aguantatzen). Eta ulertzen dut guk Espainiak ez irabazi nahi izatea eta aurkariaren alde egotea, niri ere ez dit grazia handirik egiten, baina Argentinarekin ezin dut. Argentinako jokalari eta zaletuengan ikusten dudan jarrera israeldarrengan ezagutu dudana gehiegi gogorarazten dit. Profil bera da eta ezin dut hori desikusi.