Astelehen gauean jakinarazi dio Donostiako Udaltzaingoak Kaleko Afari Solidarioak egitasmoari ezingo duela kalean bizi direnei afariak banatzen jarraitu. Elkarteak prentsaurrekoa eskaini du eguerdian, eta ARGIA bertako kide Marta Azaterekin ere mintzatu da; kideak ohartarazi du gaur bertan hirurehun herritar inguru afaltzeko aukerarik gabe gera daitezkeela. Udalaren erabakia gaitzesteko, mobilizazio bat deitu dute 20:00etarako.