@trikutik @cartonve @protoeuskaldun Nik onartu behar dut gaztetan entzierroetan ateratzea oso gustukoa nuela, eta ados nago diozuenarekin, gizonkeria produzitzeko praktika kolektiboak dira. Herrian ( ) sokamuturra, entzierroa eta plaza kentzeko bidea hasi zenean, kentzearen alde egin nuen, lotsarazten nauen nostalgia pixka batekin, baina erabaki onena izan zen.

Gaur egun Dianak, denok parte hartzen dugun kalejira masiboak, hartu du gau amaieraren zentralitatea.

@birasuegi @cartonve @protoeuskaldun horixe da eta. Gustatu edo ez gustatu, zer axola du. Badakigula ezin dugula beste izaki bat gure entretenimendu hutserako erabili, sufriarazi, torturatu... Eta kito.

Jende mordoak hori hala ez ikustea normala iruditzen zait, horrela bizi gara. Baina jode, etika minimo-minimo hori behintzat ez betetzea nazionalean eta udaletan ustez feminista (ejem) eta ekologista (ejem) izan nahi duen alderdi batek! Horrekin ezin dut, buf