01.01 atalean Ipar Euskal herriko bi proiektu biziki interesgarri entzun eta ezagutuko dituzue: Eskutik eta Etxalde kooperatibak
peertube.eus/w/4vm26WW4BXjz3BT

Ipar Euskal Herrian kooperatibismoaren saretze lanetan ondo ezagutu ditut, biak dira gaur egun gure herrietan ditugun bi arazori, erreleboa eta etxebizitza, erantzuna emateko proiektuak. Ofizioen belaunaldi erreleboa eta etxebizitzaren jabetza modu kolektiboan antolatua. Aitzina!

@Olatukoop @Talaioskoop

Gaur juxtu kooperatibaren Sarako bi tailerretan egon naiz bisitan eta lanean.
eskutik.eus/

Eta Urtxolan bazkaltzen, noski. comaps.at/8n_bWEsjTx/Benta_Urt

Eskutik kooperatiban eta jatetxean beti ongi.


@Olatukoop @Talaioskoop

01.02 atalean eskualde eskalatik eta Alegin auzotik herritarren bizitzak hobetzea helburu duten bi proiektu: @Biziola eta Alegiko Sindikatua.
peertube.eus/w/oxiFbgV8z75WsS1

Biziola ekimena hasieratik ezagutzen dut, herritar eta eragile talde bat biltzen hasi eta tokiko garapen ekonomiko eta soziala modu eraldatzailean egiteko ardura hartu zuenetik. Egunerokotik Goierri proiektuz proiektu hobetuko duen ekimena. Bazkide ere banaiz ☺️

@Olatukoop @Talaioskoop