Martin Tourskoaren erlikiak ikusi nahian harrapatu gaitu igandeko meza nagusiak bere izena daraman basilika neo-bizantiarrean.
Seme-alabak shockean ikusi dutenean zenbat gazte etorri diren mezara eta nola belaunikotzen ziren sarreran. Bestelako errealitate paraleloak.
Bestalde, eliza sarreran Toursko elizak sexu erasoengatik barkamena eskatzen duen plaka handi bat dago. Ikusten dudan mota honetako lehena.



