Urte askotako datu estatistikoak (biztanleria, bizi-itxaropena, CO₂ isurpenak, BPGa...) Wikipedian txertatzea eta eguneratzea ez da lan erraza izan, orain arte. Datuak sakabanatuta daude, hainbat formatutan, eta eguneraketa, askotan, eskuz egin behar izan da.
Horri erantzuteko, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta EHUko Informatika Fakultateak datu-serie horiek Wikimedian modu estandarizatuan kudeatzeko sistema berri bat garatu dute.
1/3


