Igual momentu egokia da Mantulizi buruz berba egiteko. Bizkaiko operazio urbanistiko handia izan behar zena (Zorrotzaurrekoa baino handiagoa), 550 txalet eta 19 (bai 19) zuloko golf zelaia izan behar zuena. Obrak hasi ziren 2006an, langile bat hil zen, mendiari itzelezko sarraskia egin eta ...krisia etorri eta gelditu zuten 2008an. Eta bai, asmatu duzue, betiko eraikitzaileak (Viuda de Sanz) eta betiko promotoreak ...
(1/x)

Imagen adjunta

Gerora porrotik porrot, Santander bankua egin zen lur horien jabe eta proiektu zoroak planeatu zituzten: merkataritza zentroa, gero 600 txalet, gero ... Eta orain dela gutxi, Pradales buru Parke Teknologikoa hara egingo duela zabaltzea aipatu zuten. Bien bitartean, panpa landareen Bizkaiko gunerik handiena, zabortegiak leku guztietan, eta urteetako utzikeria, eta utzikeria
(2/x)