Eta bai, ez zait gustatzen kalean hainbeste jende espainiar selekzioaren kamisetarekin ikustea. Baina ez da besteenganako errespetu faltagatik edo ezberdinarekiko gorrotoagatik, gure selekzioa izatea debekatzen duenarekiko ezinikusi justifikatua baizik.

Espainiako Futbol Federazioa baita Euskal Selekzioa ofiziala izateari betoa jartzen diona. Haiek nahiko balute Euskal Selekzioak txapelketetan lehiatu ahal izango luke, Eskozia, Gales edo Ipar Irlandak bezala.