Sustoa pasata... pentsa, duela lau urtez ukitu ez duzun kodea topatzen duzu... egia esan ez dut ez eta gogoratu ere egiten...
Hasi naiz kodea irakurtzen eta neure buruari esan diot:

Baina ze marabila klase da hau!

Eta hasi naiz gogoratzen lerro bakoitza... klase, funtzio, metodo, konstante bakoitza...

Ni neu topatu naiz kodean, noski. Baina, baita ere, kode hau idazteko ikasi edo/eta pentsatu behar izan nuena indentifikatu ahal izan dut geroztik egindakoan.

Arazo berdinari aurre egiteko hamaika bide daude kodeari dagokionez, hamaika algoritmo ezberdin. Batzuk besteak baino optimoagoak dira.
Baina optimoak zertan? Zertarako?

Honekin ez dut erromantizismoan erori nahi. Baina bai nahiko nuke adierazi programazioa ez dela arimarik gabeko ingurune bat zeren eta algoritmo bakoitza errealitatea ulertzeko modu bat da.

Batzuetan kodea konputazionalki efizientea izatea behar duzu eta ez duzu marjin gehiegirik.

Optimotasunak ez dio algoritmoari edertasuna kentzen, e! Askotan ondo planteatutako algoritmo kontziso bat oso ederra da!

Baina erraz irakurri daiteken algoritmo bat haratago dijoa. Algoritmo honen funtsa ez da egiten duena egiten duela.
Algoritmo honen funtsa da, baita ere, ondoren etorriko denak ulertu ahal izango duela. Eta beste ideiekin nahastu ahalko duela.

Jokoa berez space Shoot 'em up bat da.

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat. Oraingoan boss arerio espaziontzia laser izpiak jokalariaren untziaren kontra bidearatzen

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat

Imagen adjunta: 2D arcade estiloko space shoot 'em up estiloko retro bideojoko baten pantailazo bat

Baina partida berria hasiko duzun aldiro galaxia guztiz berri bat topatuko duzu. Prozeduralki sortutako galaxia horretan espezie/zibilizazio batzuk supremazismoaren
borrokan dabiltza, txandakako estrategia joko bat jokatuz.

Imagen adjunta: arcade estiloan prozeduralki sortutako galaxia sinple baten irudia. izar batzuk ageri dira eta batzuk konstelazioen parte dira. izar batzuk koloreak dituzte galaxiako hiru espezie/zibilizazioen koloreak. kolonizazio etapa hasierakoa

Imagen adjunta: arcade estiloan prozeduralki sortutako galaxia sinple baten irudia. izar batzuk ageri dira eta batzuk konstelazioen parte dira. izar batzuk koloreak dituzte galaxiako hiru espezie/zibilizazioen koloreak. ikusten denaren arabera izar sistema gehiago kolonizatu dituzte

Imagen adjunta: arcade estiloan prozeduralki sortutako galaxia sinple baten irudia. izar batzuk ageri dira eta batzuk konstelazioen parte dira. izar batzuk koloreak dituzte galaxiako hiru espezie/zibilizazioen koloreak. izar sistema guztiak kolonizatuta!

Baina... jokoa ez da Shoot 'em up bat?

Bai.

Estrategia jokoa jokatzen ari direnak CPUak kontrolatutako IA batzuk dira.

Zu peoi bat besterik ez zara, Galaxia Gerrak erdi-erdian harrapatu zaituen espaziontzi pilotu xume bat...

Noren alde egingo duzu? Prest al zaude hartu beharko dituzun erabakiak hartzeko? Non dago muga? Noraino iritsi nahi duzu?

Galaxia bezala, izar sistemak eta euren planeta eta ilargiak prozeduralki sortuak dira.

Planeten errotazioaren 2D simulazioa izan zen zailena egin zitzaidana, eta esango nuke matematikak oraindik eskapatzen zaizkidala...

Irudietan izar sistema batzuk kolonizazio etapa ezberdinetan. Bonus: hiru zibilizazioen izar sistema super arraroa.

Imagen adjunta: Izar sistema baten eskema

Imagen adjunta: Izar sistema baten eskema

Imagen adjunta: Izar sistema baten eskema

Imagen adjunta: Hiru Espezieen Izar Sistema

Dagoeneko ahaztu zait zer esan nahi nuen, baina seguraski honelako zer edo zer izango zen:

Egin nahi duzuna... baina zuk egiten duzuna maiteago izango duzu.

Ea joko hau nolabait berreskuratu eta amaitu dezakedan 😊

@jimakker Izan ere ikusten ari garena "lanaren debaluazio" fase bezala ulertu dezakegu, kapitalismoaren utopia. Soldaten jeitsieran eta jendearen depresioen igoeran nabarituko dugu.

Norberak egindako lan onak edo sozialki beharrezkoak, zentzua eta materialtasuna ematen dio bizitzari.