@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi beraz, funtsean baldintzak pixka bat gogortzeak biodibertsitateari on egin diezaioke.

Hori bai, gehiegi gogortuta berriro ere gutxi batzuk gailentzen dira, mozketa hoberen jasaten dutenak.

Orduan, zuri erantzunez, materia organikoa faktore bat da, baina gehiago ere badaude. Eta Donostiako kasuan uste dugu (eta ea laster ikusteko aukerarik dugun) mozketen ondoren belarra jasota dibertsitatea handituko dela. Larreetan gertatzen delako.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi eta amaitzen joateko. Materia organiko asko eta mantenugai asko izate hutsak ez dakar biodibertsitatean hazkuntzarik derrigor.

Agian biomasa gehiago izando da, baina lore gutxiago. Eta guk kasu konkretu honetan loreak eta espezie ugaritasuna nahi ditugu.

(Barka luzatu banaiz!)

@mikeletxeberriaokariz Mikel, nire aitak (Mikel Irasuegi) galdetzen dit ea lanketa hori Juantxo Unzetarekin egiten ari zareten. Mendian koinziditzen omen dute eta horrelako kontuak kontatzen omen dizkio. @axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog

@birasuegi @axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog Juantxo batekin bai (abizenik ez dakit), eta Donostian eta Zarautzen orkideen jarraipen, dibulgazio eta kontserbazioan dabil. Arkamurkan dabil.