Gipuzkoa aldean ezagutzen duzue dendaren bat etxerako babutxak saltzen dituena?
@naroaelortza Bai, Errenterian hemen: https://comaps.at/_n_bGlo_ja/Santxoenea_kalea
geo:43.3128841,-1.8993989
Betiko mertzeria bat izan da orain arte eta orain negozio berria dago "arabiar" etxeko eta ospakizunetarako arropa. Izena ez dakit, gero begiratuko dut eta #OpenStreetMapen sartuko dut.
Nik duela 30 urte Fez-en erosi nituen babutxak erabiltzen ditut oraindik, oso komodoak eta gogorrak 😊
@birasuegi @naroaelortza behar ditut!
@birasuegi apuntatuta! Ea abuztuko Donostiako egonaldian hurbiltzen naizen!
Milesker!
@naroaelortza Bazar Euskadi Maroco, eguneratu dut #OpenStreetMap|en.
Babutxa aukera zabala dute.
CC/ @ereiten
@birasuegi @ereiten lortu ditut! Elkarrizketa jator askoa gainera, arrazakeriari buruz eta beste haimaka kontu! Hori bai, 38 tailako azken parea eramango dut etxera 😊
@naroaelortza @ereiten Pozten naiz.
Hala ere gure herrira etorri eta kafe bat elkarrekin hartzeko astirik ere ez? 😘