Nik hau daukat buruan:
https://mastodon.eus/@blanca_urgell/114021689625693768
Eta "baskoiera" esatea, argi duzunean zer esan nahi duen eta, beraz, zer hizkuntza den, ba... Niretzat "baskoiera" da "baskoien hizkuntza dezifratu gabea", ez "iberiera", ez "euskara".
"Akitaniera" den bezala "Akitaniako lurraldean edo zati batean arrasto onomastikoak bai baina testurik, ezta ia batere morfologiarik utzi ez dituen hizkuntza, euskararekin nolabait lotua, baina ez dakigu zein mailatan (baina oraingoz iberierarekin baino askoz ere argiago)".
Horregatik behar ditugu etiketak. Baina beti gogoan izan behar dugu haien azpian zer datzan.
@protoeuskaldun Orduan zein etiketa erabiliko dugu? (Hemen zure esanetara gaude).
@birasuegi hahaha beno, esan genezake idazkuna "baskoia" dela (baldin tokian eginikoa dela pentsatzeko frogarik edo argudiorik bada); "arazoa" da zenbakitzat hartzea, eta zuzenean iberierazko beste "abar" ustezko horiekin lotzea.
Esaten baduzu zenbaki bat aurkitu dutela, baskoien hizkuntza dela, eta 10 esan nahi duela, ba... Orduko euskarari buruz ari zara?
Gehiago ari nintzen tentuz ibiltzeaz etiketak jartzerakoan.