Erraldoi teknologiko hauek guztiek gure guztion sormena, ezagutza eta lana erabili eta lapurtu dute.
Entrenamendurako datu guzti horiek denonak dira.
Adimen artifizialeko eredu guzti horiek gizateriaren sorkuntza dira.
Victor Jarak: de Pedro, Maria, Juan y Jose...
edo Arestik:
Nire poesia oso merkea da
herriaren ahotik
hartu nuen debalde,
eta debalde ematen diot
herriaren belarriari.
AAk kontzientzia hartzea ez da arazoa. Kontzientziarik eta eskrupulurik gabeko jendeak gidatzea bai.