Udako oporrak hurbiltzen direnean, Iberiar Penintsula alderik alde zeharkatzea tokatzen zaidanez, RTVE 24H ikusten hasten naiz, panorama ikusteko.
Terrorifikoa da, estresagarria, etsigarria. Iaz, Avila inguruan alokatu nuen etxearen jabeak BEZPERAN deitu behar izan zidan erreserbari eusterik zegoen ala ez konfirmatzeko, suteen eraginez.
Orain ikusten ari naiz iaz bueltarakoan egun pare bat geratu nintzeneko Iruelas bailara osoa erroetaraino kiskalita.