Isaac Rosaren 'Las buenas noches' amaitzen, eta sentsazio aski berezia. Bai baina ez bat; ez baina bai bat. Gustatu bai, baina akitu ere bai. Ezin irakurtzeari utzi, baina irakurtaldi bakoitzean bi kapitulu labur baino gehiago ezin irakurri. Eta gaiaz haragoko zerbait da, idatz-postura edo. Liburuak berak ere akituta bukatu du, itsas-hondarrez eta urez zikinduta, zimurtuta, ubelduta eta umelduta. Ez dakit ondo azaltzen dudan...
eta gonbidatu berezi-maite honekin agurtuko dugu 'MurMur'-en lehen denboraldia: Ruper Ordorika.
Ondo bidean, irailaren erdialdera izango gara bueltan. Nahi izatera, gustora jasoko ditugu zuen ohar, balorazio zein kritikak, bai hemendik bai korreoz ere: gerostarbe@badok.eus
Entzun, goxa eta udaldi on!!
'Auzomira' kultur egitaraua prestatu dugu asteburu honetarako Zumarraga-Urretxuetan. Harremanak, zinema, musika, posia, bizitza... auzoaren neurrira.
Gustu baduzue.
Kartela: Mariñe Arbeo
Antolatzaileak: Kalegorrian Kultur Elkartea