Isaac Rosaren 'Las buenas noches' amaitzen, eta sentsazio aski berezia. Bai baina ez bat; ez baina bai bat. Gustatu bai, baina akitu ere bai. Ezin irakurtzeari utzi, baina irakurtaldi bakoitzean bi kapitulu labur baino gehiago ezin irakurri. Eta gaiaz haragoko zerbait da, idatz-postura edo. Liburuak berak ere akituta bukatu du, itsas-hondarrez eta urez zikinduta, zimurtuta, ubelduta eta umelduta. Ez dakit ondo azaltzen dudan...