arbaso eguna

@arbaso_eguna@mastodon.eus

Perfil original

Kurriloak!!!

Impulsos
16 de octubre de 2026

Etorkizunean gaude. Gure komunitateak erronka handi bat gainditu du: klima-larrialdia, etxebizitzaren krisia edo hizkuntza-aniztasunaren inguruko gatazkaren bat. Baina nola lortu du? Eta nortzuk izan dira aldaketa posible egin duten pertsonak?

Karta, dado eta irudimenaren laguntzaz, oraindik existitzen ez diren etorkizunen istorioak sortuko ditugu elkarrekin. Gure arbasoen larruan sartuko gara, haien erabakiak hartuko ditugu eta mundua aldatzeko ahaleginak biziko ditugu.

(@Jakin -en laguntzaz)

Imagen adjunta

Impulsos
15 de octubre de 2026

Haiven-en arabera, kapitalismo finantzarioak gero eta gehiago joko baten logikan antolatzen du gure bizitza: lehiatu, arriskatu, irabazi edo galdu. Haivenek aztertzen du logika horrek nola elikatzen dituen frustrazio soziala, eskuin muturreko mugimenduak eta faxismo berriak. Jokalari izatera behartuta, besteen jokoaren biktima bihurtzen gara sarritan. Galdera politiko garrantzitsu batekin amaitzen du: nolakoa litzateke jolas/joko antifaxista bat?

Imagen adjunta

Impulsos
15 de septiembre de 2026
13 de julio de 2026

Kartak editatzen eta inprimatzen... hauek egiteko inspiratu gara @Jakin en jakin beharreko 222 esaldietan (eskerrik asko). Hau @birasuegi ri gustatuko zaiolakoan (espero dugu)

Imagen adjunta: #ArbasoEguna jolasteko TRESNA 4 karta, Beñat Irasuegi, Xabier Gantzarain, Itziar Ugarte eta Amelia Barquin aipu bana

4 de julio de 2026

Ederra izan da Zegaman Joxe Azurmendiren egindako omenaldia egitea: hitzaldi ederrak entzun, omenaldian hunkitu, mokaduan Arretxeko familiakoekin etxeari eta bizimoduari buruzko istorioak entzutea eta hainbat azurmenditar agurtzea.

MILA ESKER antolatu, eta pentsamendu ur-jauziaren emaria bizi mantentzen duzuenoi.

Hiru proposamen:

1.- Irakurri @Jakin bidez: jakin.eus/digitalizazioa/azurm
2.- Egin, pentsatu eta zabaldu datorren kongresuan: ehu.eus/eu/web/joxe-azurmendi-
3.- Ospatu !

Imagen adjunta: Aizkorri Zegamatik

Imagen adjunta: Omenaldiaren momentu bat eguzkitan zen eszenatoki eta plazan.

Imagen adjunta: Arretxe etxea Zegaman

Imagen adjunta: Hitzaldien aretoa jendez betea.