Aldatsa :toka:

@aldatsa@mastodon.eus

Perfil original

Kurriloak!!!

Impulsos
10 de octubre de 2026

Gaur zitrikoei errepasoa eman diet:

* Klementinondoa: Mehatzaileak puja berriei eraso die. Larbek tuneltxoak egiten dituzte hosto xamurrak jatean. Xaboi potasikoarekin tratatu dut.
* Kumquatondoa: lehen aldiz aleak dauzka. Probatzeko gogoarekin. Aldakaitzak moztu dizkiot.
* Limoiondoa: Aurten ere ale asko ditu. Bakandu beharko dut. Iaz haizeak adar handi bat hautsi zion.
* Naranjondoa: Ale bat dauka, baina oso handia.
* Mandarinondoa: Denetan gazteena, itxura ona du.

Imagen adjunta: Klementinondoaren hosto berriak. Zigi-zagako tuneltxoak ikus daitezke.

Imagen adjunta: Kumquataren ale berdeak. Osorik jaten dira. Azala gozoa da, eta mamia garratza.

Imagen adjunta: Laranja. Singularrean. Bat dauka. Berdea eta handia.

Imagen adjunta: Limoi ale bat. Txikiagoak eta loreak ere baditu zuhaitzak.

Impulsos
11 de junio de 2026

Orduan, Metaren zerbitzurik erabiltzen ez dudanez Osakidetza ez da nirekin harremanetan jarri ezta? Hori da egoera basikamente, ez?

@Jokin_PA bai bai, kontua da jende askok mezu hau jaso duela:

Osakidetzak WhatsApp bidezko komunikazioak bidali nahi dizkizu zenbaki honetara, baina zure baimena behar du horretarako. Baimen hori esteka honen bidez onartu edo uka dezakezu: osakidetza.euskadi.eus/osakide

Osakidetza quiere enviarte comunicaciones por WhatsApp a este numero, pero necesita tu consentimiento que puedes aceptar o rechazar en este enlace: osakidetza.euskadi.eus/osakide