txerren 🇵🇸

@txerren@mastodon.eus

Perfil original

7 de octubre de 2026

Bat aukeratu behar duzu hemendik aurrera ozen esateko

Impulsos

@teketen @txerren eta nirea

Imagen adjunta: Langile Abertzale Iraultzaile Alderdiaren logoa, 4 gizon beltzez margotuak, batek igitaia eskutan, beste batek orri batzuk, beste batek arraun bat eta azkenak llave inglesa bat. 4en arteab ikurriñadun euskal herriko mapa eusten dute.

5 de octubre de 2026
4 de octubre de 2026

Gaur, igandeetako etxeko garbiketan, John Grant kantari estatubatuarraren "Queen of Denmark" albuma.

5 de octubre de 2026

Etxeratu berri, Iruñeko eraikineko patioan @euskalerriairratia proiektu komunitarioaren egoitza berria ezagutu eta ospatzertk.

Eraikina @koop57eh kooperatibak erosi zuen, gaur ezagutu duguna bezalako proiektuei etxea emateko, oso pozik gaude posible egin eta eraikineko eskilarak jendez beteta ikusi ditugulako.

Besta polita izan da, musikaz, diskurtso gogotsuz eta artez betea.

(Saiatu gara baina ezin izan dugu @txo_elurmaluta artistaren bideo-mapa ederra saboteatu).

Impulsos
1 de octubre de 2026
30 de septiembre de 2026

3 guraso bilera orokor Ikastolan eta semeen futbol taldearen beste bat extra azken 7 egunetan... + laneko iraila.

Eskerrak disko hau eskura dudan egunotan:

youtube.com/playlist?list=PL2K

@txerren zerrendarako.

Mila esker Kurt! ❤️‍🩹

Kaixo lagunok

Streaming garai hauetan erabaki dut 3 terabyteko disko gogor bat erabiltzea astiro astiro musika bilduma duin bat eraikitzen joateko.

Beraz, galdera:

Zein disko BEHAR ditut bai ala bai?

Genero guztiak eta garai guztiak interesatzen zaizkit. Zuzenekoak, estudiokoak... dena.

Gomendagarria iruditzen bazaizue, barrura doa.

29 de septiembre de 2026

Lubaki garaia. Fronte guztietan.

Impulsos

Eta ez diot konfrontazionismoagatik (bakarrik), baizik eta non gauden ondo aztertu, lerro gorriak bota, lerro horietatik atzera pausu bat bera ere ez eta aurrera nola egingo dugun estrategiko aztertzeagatik batez ere.

@jimakker Talaios kooperatiba sortu genuenean, lubaki-etxe ideia oso presente izan genuen, 2011-2012 urteak ziren, finantza krisi deiturikoaren urte latzenak!

Lubakia, baina aurrera egiteko, elkarrekin edo gutxienez egoeraren jabe direnekin eta bizitza hobeak eraikitzeko sareak josi nahi dituztenekin.

Ildoa lantzen jarraitzea gero eta garrantzitsuagoa da.

Impulsos

@urtzai @txerren @aazpilikueta
juen ta azaldu horreri polizidxeri zelan paraten dan morroi bet kutxilo bategaz korrike dune pertsona bateñe hil barik, ta seguruena eztauela guzan hil, baie ertzain bateri jun biharrien pertsona normal bateñe jun balekide zer? adibidez zeure alabaren bat, gustako lekidatsu morroie otie pentsaten estadistikeri buruz edo jo ta bertan kargadora hutsitxu, ze nik argi dakot zer eingo zanauen neuk

Udaleko zein psikokillerri bururatuko ote zitzaion langileak hostoei putz egiteko makinekin bidaltzea goizeko 7etan kalera.

Eta asteburuetan ere bai.

Imagen adjunta: Auzokideak esnatzeko makina.

27 de septiembre de 2026

RE: mastodon.eus/@birasuegi/117338

Eguerdi on, atzoko istripua susto handian geratuko da, Touringeko jokalari gaztea etxean dago, mindua, baina ondo. Egun batzuetan erdi inmobilizatua egon beharko du prekauzioz.

Aitortu behar dut beldur handi pasa genuela han ginenok, istripua zuzenean ikusi genuen, eta lehen momentuan okerrena espero izan genuen.

Mila esker interesatu eta animoak bidali zenituzten guztioi.

26 de septiembre de 2026
30 de septiembre de 2026
26 de septiembre de 2026

Imagen adjunta: Night of the living dead filmaren posterra

Impulsos
25 de septiembre de 2026

Gertatu behar zuen, arerioarekin ezin baduzu batu zaitez... AA bezala hasi naiz lanean... denak ez dira eta ideia txarrak.

Aste hasera bakoitzean token aurrekontu bat ezartzen diot ene buruari.
Irakurtzen edo/eta erantuzten dudan email bakoitzak, konpondutako arazo/urjentzia bakoitzak, idatzitako kode lerro bakoitzak, ideiak garatzeak, proiektu plangintzak... ene-tokenak gastatzen ditu.

24 de septiembre de 2026

Ez dakit ikusi dituzuen OTIS markako igogailuetako pantaila deliranteak.

"Albiste" klikbeitak argitaratzen ditu etenik gabe, egunean 24 orduz, inolako testuingururik gabe eta normalean irakurlearengan emozioa piztu eta atentzioa deitzera bideratuta.

Aspalditik nenbilen honekin zerbait egin nahian eta bururatu zait ipuin laburrak idazteko abiapuntu ederrak eskaintzen dituztela otispantaila hauek.

Pozarren aurkezten dizuet esperimentua

(Parte hartzera gonbidatuta zaudete XD)

Impulsos
22 de septiembre de 2026

Zenbaitetan Galileo Galileirekin gogoratzen naiz. A zer nolako esperientzia eta zirrara izan behar zuen berak sortutako teleskopioarekin lehen aldiz, besteak beste, eguzki-orbanak, Jupiterrek sateliteak zituela eta Saturnoren inguruan forma bat (eraztuna) ikusi zituen lehen izaki lurtarra izanik. Eureka kosmikoaren haunditasun horrek hunkitu egiten nau.

21 de septiembre de 2026

@joxe ez dizut idearik eman nahi, baina gurean sarraila puskatzera iritsi izan dira. 😬
Dena dela, administratzaileaz gain, presidenteak ez du beste kopia bat zuenean? Presidentetzaren esperientzia gogoangarriak irakatsia.
@loko_bortx

19 de septiembre de 2026
17 de septiembre de 2026

Zeoze idatzi beharko dugu AAri buruz azkenean. Muga jarri genion gaiari, ze bestela elkarrizketa guztiak kanibalizatzen zituen, baina iritsi da garaia.

Impulsos

Eta propaganda egiten ari garela, hau ere badator Algortan:

Urriak 1, osteguna 18:00etan Azebarri Kultur Elkartean.

Imagen adjunta: Euskal Manga Euskaraz: mahai ingurua Komiki japoniarra euskalduna ere bada orain! Euskal komiki eguna dela eta euskarazko mangaren loraldia bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea. James Ling Cheung (Honya libru-denda), Oihane Amantegi (Daco Somnium) & Mikel Muro (Kabe) Urriak 1, osteguna 18:00 Azebarri, Euskal Herria 14, Algorta Sarrera librea Antolatzaileak: Azebarri, Draco Somnium, Egizu, Fikzio Fabrika #EuskalKomikiarenEguna #EuskarazkoKomikiarenEguna

Impulsos

Poz handia ematen dit laster irekiko den Hiribil Gunea Kutxaz Kanpo: Kontakizunak eta Sorkuntzak saioarekin estreinatuko dugula esan ahal izateak.

Non, noiz: Bilboko Done Bikendi 3 (Kafe Antzokiaren parean) Urriak 9, 10:00-13:00

Hizlari lanetan: Harkaitz Cano
Xantza jokoaren aurkezpen eta partida: Garazi Albizua eta Hegoa Alvarez

Izena emateko: ueu.eus/jarduera-akademikoa/23

20 leku ditugu

@ueu_orokorra @badalab @zenbatgara

Imagen adjunta: Harkaitz Cano, etzanda

Imagen adjunta: Xantza jokoaren prototipo bat

Imagen adjunta: Garazi Albizua, norbaitek kartel batzuk arrankatu du atzekaldean

Imagen adjunta: Hegoa Alvarez, leiho baten ondoan

Impulsos
16 de septiembre de 2026

Aizue, konturatu naiz gero eta gehiago kostatzen zaidala telefonoz hitzegitea. Inoiz ez zait askorik gustatu, baina azkenaldian bereziki kostatzen ari zait. Alperkeria eta lotsaren arteko zerbait sortzen dit.

Zuei ere gertatzen zaizue?

15 de septiembre de 2026

Bide batez, Android TV Box gomendiorik norbaitek? Momentuz Xiaomi bat enkargatu dut, baina pribatutasun eta datu zaintzaren bueltako bake mental bat nahi nuke (eta funtzionatzeko inbokazio arraroak behar ez duen zerbait, ahal dela). Google Streamer eta Nvidia Shield ikusi ditut eta asko gustatu zaizkit baina Trumpistan=💩

14 de septiembre de 2026

Kaixo @ehbildu mesedez utzi X-en argitaratzeari.

Impulsos

@txerren @Jokin_PA @ehbildu berdin berdin Telegramen jar zitekeen mezua berbidaltzen EH Bilduren webgunera.

Eta EH Bilduren webgunean ez badago albistea, eta sare sozial batera berbideratu nahi bada, mundu guztiarentzat hobea da Mastodonera berbideratzea: kanpotik ikus daiteke aplikaziorik gabe, ez zaio nazi bati jarraizaileen inguruko informaziorik ematen eta gunearen interakzioen gaineko kontrol osoa dago.

Impulsos

@ehbildu euskal herri osoko lehen indar politikoa, sozialista, feminista, euskalduna, 2026an Elon Musken plataforma nazia lehenesten komunikazio publikorako "jendea hor" dagoelako.

Bueno, bai, eta jendea espainian, kapitalismoan, heteropatriarkatuan eta erdereran dago. Hori bagenekie. Ideia hori aldatzea da.

Impulsos

Badakit ez zaiola gustatuko, tartean arrazoi politiko eta pertsonalak medio, baina esan egin behar dut (barkatu Beñat, badakizu maite zaitudala) baina @birasuegi eta @Talaioskoop eredugarriak dira ideia handiak material, egingarri, erreal egiteko duen gaitasunean.

Chapeu my brothers and sisters. Udak ondo.

argia.eus/argia-astekaria/2976

Impulsos
12 de septiembre de 2026
11 de septiembre de 2026
7 de septiembre de 2026
6 de septiembre de 2026

Silo-ren hirugarren denboraldia amaitu berri.

A ze zientzia fikzio saio puska egiten ari diren.

Torrent bidez ikusten ari naiz.

@txerren ondo. Seriea hiru liburuetan oinarrituta daude eta espero nuen bezala denak zentzua du eta abar. Gustatu zait, baina agian lehenengo biak beste, baina ondo.

Laugarren libururik ez dago, beraz, ez dakit gudoigileek zer egingo duten. Trailerra ikusi duzu? Irudi berri bakar bat ere da ageri, beraz, 3. denboraldia amaitu zen urte eta lekutik jarraituko duela suposatzen dut. Baina auskalo...

@txerren nire etxetik gertuen dagoen Elkarren SILO salgai daukate. Ziur liburutegian ere badagoela. Baina esaten dute horrelako kontuetan liburua lehenago irakurtzea komeni dela. Gu biontzat beranduegi da, baina lerro hauek irakurtzen dituen Mastodondar baten bat agian zer irakurri ideia bila ibil daiteke.

5 de septiembre de 2026

Luddites, Books & Wine izeneko liburudendarekin topo egin genuen atzo Antwerp-en.
Ederra.
luddites.be/

Izenari kasu eginez, teknologia gozagarriak aldarrikatzen dituen proiektu konspiratzailea da, beste teknologia batzuk suntsitu, edo behintzat momentu batez alde batera uztea errazten duena.
Feat. @txerren
berria.eus/komunikazioa/analis

Duela gutxi irakurritako CLR James-en 'Jakobino Beltzak' saiakeran oinarritutako 'Touissant Louverture' erosi nuen.

Imagen adjunta: Liburu dendaren sarreran nago, atea irekita, eta leiho loredunak ikusten dira.

Imagen adjunta: Touissant Louverture la milia eta alboan dendaren orri-markagailu berdea

Imagen adjunta: Liburudenda barrutik

Imagen adjunta: Komuneko seinaletika, herensuge bat eta adarbakar bat. Testuan 'Whatever. Just wash your hands'

Gaur estreinatu naiz "Teknologia eta gu" zutabearekin.

Komunikazioa, informazioa, teknologia eta gauza hauei buruz idatziko dut hemendik aurrera astean behin, arrazoirik izateko inolako asmorik gabe, elkarrizketa eta eztabaidarako espazio bezala ulertuta.

Hasteko, galdera batekin hasi naiz: zenbat teknologia ikusten duzu inguruan?

berria.eus/komunikazioa/analis

Mila esker @berria -ri aukerarengatik!. Damutuko zaizue oraindik!

Imagen adjunta: Ehuntzeko makina baten irudia, kolore askotako hariekin.

Impulsos

@txerren @theklan @berria 😂😂😂
Hardcore jarri zarenez, ados, teknologia kontzeptu abstraktu bat den heinean, jakintza-sorta bati dagokiolako eta, hortaz, adiezpen sinboliko bat, tortila bera ez da teknologia, teknologiaren adierazpen material bat baizik. Baina jakintza-sorta horren adierazpen materialak ez al dira jakintza-sorta sinboliko horren parte, gauzatuz jakintza-sorta hori moldatzen eta eboluzionatzen doalako?

2 de septiembre de 2026

Hemen @Atopia berriro ere etorkizuna aurrikusten

Imagen adjunta: Agentzia fakzioaren aurkezpen ofiziala Gipuzkoan

Impulsos
1 de septiembre de 2026

Iraila hasi da eta atzean gelditutako abuztuaren nostalgia eta soldatapeko lanik gabeko beste mundu orden bat sortzeko pultsio utopikoa batu zaizkizu? Orduan agian saio hau zuretzat da.

Utopiak eta Nostalgiak, Kutxaz Kanporen hurrengo atala, irailaren 10ean Baionan Naiz Irratia eta EHZko lagunekin batera,

badalab.eus/kutxaz-kanpo-utopi

@ueu_orokorra @badalab

Impulsos
24 de agosto de 2026
21 de agosto de 2026
12 de agosto de 2026

Benga ba hemen doa nire elipsi aurreko argazkia. Eklipse-pikoteoa inauguratu dugu.

Imagen adjunta: Begoñako basilika eta Bilbo hondoan, oraindik ez da eklipsea hasi.

Impulsos
11 de agosto de 2026
8 de agosto de 2026
7 de agosto de 2026
1 de agosto de 2026

RE: mastodon.eus/@birasuegi/117003

Gaur lehen ordainketak egin ditut Bizum Pay bidez, dena ondo, erraz eta eroso. Rural Kutxako TPV batean egin dut, tabernakoak ez zekien posible zenik ere. Orain bai.

@txapisotegi @birasuegi Laboralak Bizum Pay noiz demonio aktibatuko zain (orain dela hilabete bidali zigun mailina, laster aktibatuko zutela esanez), Visa ahalik eta gutxien erabiltzeko... 😓

NFC txipa hurbiltzerakoan berez Bizum pay hartzeko konfiguratu daiteke? Edo eskuz ireki behar duzu aplikazioa?

31 de julio de 2026

Kavinskyk Angèle eta Phoenixekin duen "Nightcall"en bertsioa ezer egiteari utzi eta entzuten jartzeko moduko gauza horietako bat da.

youtube.com/watch?v=CzT3UFjL8G

Bide batez, oraintxe jakin dut uztailaren 28an hil berri dela.

Gugan zaude, Kavinsky.

30 de julio de 2026

Kaixo, administrazioa naiz eta badakit 10 minutu barru oporrak hartu behar dituzula atseden hartu eta oreka mentala berreskuratzen saiatzeko.

Bueno, ba jakin ABUZTUAREN 7AN argitaratuko dudala diru-laguntza deialdi potolo bat. Ale, ondo pasa oporrak.

29 de julio de 2026

Piska bat masokista esnatu naiz baina tira, ea zer moduz XD

Imagen adjunta: Hondoaz galde liburuaren azala

@koldotxu @protoeuskaldun osea ematen du ateismoa gauza intraszendente, sinple, batere interesgarri eta goitik sustatu bat dela. Ateook ez dugula barne bizitzarik, galderarik, zalantzarik, erantzunik, borrokarik, garaipenik, derrotarik. Ez dakit, liburua irekitzeko eta a priori sinplismoaren aurkako aldarri bezala nahiko gauza sinplista iruditu zait.

Baina bueno, 6 orrialde daramatzat XD