Mikel OG

@mikelog@mastodon.eus

Perfil original

Iritsi zaizue baai proiektuaren (.eus fundazioa) aurkezpenerako gonbidapen "esklusiboa"?

Adarjotze siderala iruditu zait, bai proposamenean (lanaren kontra) baita erabilitako hizkuntzan (neoliberala).

Bestalde, internet dagoen bezala, enpresa eta eragileentzat segurtasun ikuspegitik arduraren externalizazio arriskutsua? (Ez naiz aditua gaian, baina pixkanaka ikasten noa.)

Segurtasuna, iraunkortasuna, lan ona eta burujabetza bezalako ildoetatik begiratuta, 180º kontra.

@birasuegi @mikelog aurrekoan @teketen -ekin komentatzen nuen. Nire ustez hau dena esplikatzen duena teleologia edo inkluso eskatologia konkretu bat da. "AA" gertatuko delako, ekidiezina denez, aukera bakarra eta onena "AA" denean sartzea da.

Kontua da nire ustez determinismo erlijioso hau ez dela berez horrela. Eutsiko dio materialki entramatu guzti honek? Batzuk ezetz diogu, beste batzuk baietz diote. Kontua da ez dakigula. Eta hortaz, eskatologiarik ez.

Barkatu ranta jajaja :D

@txerren @birasuegi @mikelog Hori esanda, baai.eus urte askoetan euskal komunitateak ibilitako bideari burla egitea dela sentitzen dut. Arduradunek gure kritika deskontatzen dutela ere sentitzen dut, nahiz eta jakin ez garela ari intentzio txarrez. Praxis txarra iruditzen zaigu eta esango dugu; kasu gehiago ere badira. Hori esateagatik puristak, erradikalak, freakiak... Barbarizatu nahi bagaituzte betiko moduan, ba beraien erabakia da.

@txerren @birasuegi @mikelog @teketen Nik beste gauza pare bat ere ikusten ditut hor. Aurretik jada zeudenak baina AAk sakontzen dituena.

Batetik errazkeriaren kultura zabaltzea.

Bestetik prekarizazioa, baina ez (bakarrik) webgunegileen sektorearena, baizik eta webgunea tresna horrekin egiten duenarena ere.

Ze profesional bati ordaindu beharrean, zuk egiten baduzu zure gunea tresna hauetako batekin, ez da pagotxa, prekarizazioa da eta hori onartzen eta normalizatzen ari zara.

@txo_elurmaluta Bereziki kezkagarriak eta kritikagarriak bi kasuak.

+ Lehenak, oinarri duen euskarazko Interneten komunitatearen lana debaluatzen duelako, ustezko merkatuaren onerako.

+ Bigarrenak, helburu duen erabakitzeko eskubidearen pedagogiaren kontrako praktika erakusten duelako. Erabaki zer?

Bietan ikuspegi kritiko eta politiko exkaxa, mediokritate handia.

6 de octubre de 2026

Badut sentsazioa gure ikasgeletan errebote efektu bat dagoela, bereziki ezinegonetik sortua. Seme-alaba nagusiekin dena zen digitalizazioan (osea googelizazioan) pausoak ematea, orain txikiarekin dena da "irakurri, irakurri, irakurri..." (denbora eta motibazioa ikuspegiak kontuan hartu gabe nire ustez).

Ez dakit, "oilaskoak buru gabe bezala" sentipenak.

29 de septiembre de 2026
7 de agosto de 2026

Gaur goizean auzoko belardiak berriro moztu ditu Udalak (azpikontratzen duen Gureak enpresaren bitartez). Urte honetan 4. edo 5. aldiz.

Berez iruditzen zait xahuketa zentzugabea herriko belardiak golf zelai bat bezala izatearen helburua, eta gehiegitan eta modu ezjakinean mozten dela uste dut, baina daukagun ikusita, ezjakinkeria arduragabea iruditzen zait, erabat desegokia.

Jarri dut kexa Udalean eta Auzo Elkartean. Uste dut lanketa ildo izango dudala

Imagen adjunta: Gaztañoko kaleko belardi errea moztu berritan.

@birasuegi @AVU_Osoro ados biokin!

Baina nire galdera: nola landu herritarrekin belar luzeagoa edukitzea ez dela zikin edukitzea? Askok udal gobernuen kudeaketaren ondorio gisa ulertzen dute:,kudeatzaile onek mozten dute, txarrek ez. Utzikeria eta antzeko hitzakak erabiliz... baita oposizioko alderdiek ere sarritan...

@JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi aupa! Ba juxtu Oreretako Lau Haizeta parkerako egin genuen lan bat, mozketak loraldiak eta polinizazioa lotzen zituena. Nola eta noiz egin mozketak loreak lortzeko eta polinizatzaileak ugaritzeko, beraz udalean zerbait jakin beharko lukete.

Eta esaten duzuena, mozketak gutxitzeak adinako garrantzia du ekintza horien dibulgazioak. Eta dena lortzen denean emaitza ederrak lortzen dira. Donostiako orkideazain ekimena kasu.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi gure parke eta lorategiek urtean zehar mozketa asko jasaten dituzte. Orain gutxira arte Donostiako kasuan 10-11 aldiz, esaterako.

Horrek larreak (edo antzekoak) sortu ditu. Larreak gure latitudeetan existitzen dira, eta oso eremu dibertsoak dira. Euren dinamika da belarra mozten dela (urtean behin-bitan). Baina belar hori ez da bertan geratzen, abelburuek jan dutelako, edo nekazariak jaso duelako.

Esan dezagun, bada, antzeko portaera dutela biek.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi Belarra kentzean presio bat dago, baldintzak ez direlako homogeneoak. Tenperatura, hezetasuna, eta beste baldintza biofisiko batzuk aldakorragoak dira.

Horrek zaildu egiten die lana espezie dominatzaileei. Izan ere, askotan baldintza egonkorretan direlako dominatzaile (T, H aldakortasun txikia).

Eta gainera hazkuntza mozten zaie, eta baldintza aldakor horietan espezie gutxik biomasa handia hartu beharrean, espezie ugaritasuna handitzen da.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi beraz, funtsean baldintzak pixka bat gogortzeak biodibertsitateari on egin diezaioke.

Hori bai, gehiegi gogortuta berriro ere gutxi batzuk gailentzen dira, mozketa hoberen jasaten dutenak.

Orduan, zuri erantzunez, materia organikoa faktore bat da, baina gehiago ere badaude. Eta Donostiako kasuan uste dugu (eta ea laster ikusteko aukerarik dugun) mozketen ondoren belarra jasota dibertsitatea handituko dela. Larreetan gertatzen delako.

5 de agosto de 2026
28 de junio de 2026
22 de junio de 2026
16 de junio de 2026

Herriko EAJk eraso matxisten inguruko erabilera partidistarekin biktimen eskaerak zapaltzearekin nahikoa ez, eta orain "kaleakzikinakdaudepankartazetamuralezbeteta" PSEren komunikazio txuskoena erreplikatzen (PSEri 15 urtez ez dio bozka bat gehiago ere eman).

Ze jende klase dago komunikazio politikoko lan-taldeetan?