Aritz Olagoi Olazabal

@Aolagoi@mastodon.eus

Perfil original

Asmakizun-jolas proposamena:

Ezetz asmatu ze egunkarik duen bere online bertsioan lerroburu hau oraintxe-bertan:

"¿Quieres saber lo que gana tu vecino? Consulta la renta por habitante de Gipuzkoa calle a calle"

29 de septiembre de 2026

Faxismoak: kuku.
Mota guztietako poliziak: pistola batekin.
Polizia sindikatuak publikoki etengabe armen erabilera eta indarkeria edozein dela ere justifikatzen/zuritzen edo xaxatzen.
Gizartearen zati gero handiagoa: labana bat bazuen eskuan eta mehatxuka, ondo erahila dago.

Nik ez dakit nola konpontzen den baina ez du batere itxura onik honek guztiak.

Impulsos
24 de septiembre de 2026
8 de septiembre de 2026

Ba gauza bat eta beste, Bartzelonaren ondoren, Brusela/Brussel/Bruxelles da gehienetan egon naizen nazioarteko hiriburua.

Asko gustatzen zait, gomendatzen dizuet.

Imagen adjunta: Brusela erdiguneko kale bat arkitektura eklektikoarekin.

Imagen adjunta: Kiosk Radio kantina erret parkean

Imagen adjunta: Poesiari omenaldi bat

Imagen adjunta: Atomiuma eguzkia eklipsatzen

7 de agosto de 2026

Gaur goizean auzoko belardiak berriro moztu ditu Udalak (azpikontratzen duen Gureak enpresaren bitartez). Urte honetan 4. edo 5. aldiz.

Berez iruditzen zait xahuketa zentzugabea herriko belardiak golf zelai bat bezala izatearen helburua, eta gehiegitan eta modu ezjakinean mozten dela uste dut, baina daukagun ikusita, ezjakinkeria arduragabea iruditzen zait, erabat desegokia.

Jarri dut kexa Udalean eta Auzo Elkartean. Uste dut lanketa ildo izango dudala

Imagen adjunta: Gaztañoko kaleko belardi errea moztu berritan.

@birasuegi @AVU_Osoro ados biokin!

Baina nire galdera: nola landu herritarrekin belar luzeagoa edukitzea ez dela zikin edukitzea? Askok udal gobernuen kudeaketaren ondorio gisa ulertzen dute:,kudeatzaile onek mozten dute, txarrek ez. Utzikeria eta antzeko hitzakak erabiliz... baita oposizioko alderdiek ere sarritan...

@JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi aupa! Ba juxtu Oreretako Lau Haizeta parkerako egin genuen lan bat, mozketak loraldiak eta polinizazioa lotzen zituena. Nola eta noiz egin mozketak loreak lortzeko eta polinizatzaileak ugaritzeko, beraz udalean zerbait jakin beharko lukete.

Eta esaten duzuena, mozketak gutxitzeak adinako garrantzia du ekintza horien dibulgazioak. Eta dena lortzen denean emaitza ederrak lortzen dira. Donostiako orkideazain ekimena kasu.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi gure parke eta lorategiek urtean zehar mozketa asko jasaten dituzte. Orain gutxira arte Donostiako kasuan 10-11 aldiz, esaterako.

Horrek larreak (edo antzekoak) sortu ditu. Larreak gure latitudeetan existitzen dira, eta oso eremu dibertsoak dira. Euren dinamika da belarra mozten dela (urtean behin-bitan). Baina belar hori ez da bertan geratzen, abelburuek jan dutelako, edo nekazariak jaso duelako.

Esan dezagun, bada, antzeko portaera dutela biek.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi Belarra kentzean presio bat dago, baldintzak ez direlako homogeneoak. Tenperatura, hezetasuna, eta beste baldintza biofisiko batzuk aldakorragoak dira.

Horrek zaildu egiten die lana espezie dominatzaileei. Izan ere, askotan baldintza egonkorretan direlako dominatzaile (T, H aldakortasun txikia).

Eta gainera hazkuntza mozten zaie, eta baldintza aldakor horietan espezie gutxik biomasa handia hartu beharrean, espezie ugaritasuna handitzen da.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi beraz, funtsean baldintzak pixka bat gogortzeak biodibertsitateari on egin diezaioke.

Hori bai, gehiegi gogortuta berriro ere gutxi batzuk gailentzen dira, mozketa hoberen jasaten dutenak.

Orduan, zuri erantzunez, materia organikoa faktore bat da, baina gehiago ere badaude. Eta Donostiako kasuan uste dugu (eta ea laster ikusteko aukerarik dugun) mozketen ondoren belarra jasota dibertsitatea handituko dela. Larreetan gertatzen delako.

10 de julio de 2026

TicketBai Gipuzkoan 2023ko Ekainaren 1ean bihurtu zen derrigorrezko. 3 urte pasa dira.

Gipuzkoako udal batera faktura elektronikoa bideratzeko egin behar duzu:

- FakturaBain edo TicketBai baimentzen duen plataforma baten faktura sortu.

- Faktura hori bera Ef4ktur bidez bidali. (Ef4ktur-en TicketBai desaktibatuta eduki behar da bikoizketak ekiditzeko.)

Noiz iritsiko zaio zuzenean TicketBai faktura Udalari? Foru Aldundia horretan ba al dabil?

8 de julio de 2026

Bukatu dut Independentziaren Dekalogoa @josebagabilondo .

Gehien gozatu ditudanak:

3. Asesinatos de filologos vascos.
5. Ferrante, chatgpt, orbis tertius.

Baita ere:
8. Heart of basque darkness (pintxo thriller).

Etorkizun posibleei begira jartzeak eman dit zer pentsatua, ipuin guztiek sentiarazi didate posible izan litezkeela modu batean edo bestean. Oso dibertigarriak iruditu zaizkit hitz-jolas etengabeak, erreferentziak, denboran kokapenak, pertsonaien aniztasunak...

1 de julio de 2026

USAPeko euskarazko azterketen inguruko epaileen neurria buruan bueltaka oraindik:

- Meritokrazia sakralizatzen duten berberek zein erraz alboratzen duten beraien interesen/gustuen/helburuen kontrakoa denean.

- Duela urte batzuk euskarazko medikuntza plazak handitzeko eskaera ezinezkoa zela ziotenak EHUri egun bakarrean nahibeste plaza kartara nahi beste gradutan handitzeko eskatzen.

- Klase sozialak desagertu direla esaten duten berberek.

Ebatzi ekuazioa.

30 de junio de 2026
16 de junio de 2026
12 de junio de 2026

- Aprobetxatu al zenuten atzoko arratsalde ederra haurrekin?

- Bai, Donostiako Ospitaleko atarian jarri ginen Usurbilgo guraso talde bat haurrekin iazko apiriletik pediatra zerbitzu duinik ez dugula eskatzeko.

"2025eko apirilaren 1etik urtebeteko epean haurrak artatzeko eta diagnostikatzeko prestakuntza duen profesional baten presentzia 98 lanegunetan bakarrik bermatu da."

noaua.eus/usurbil/178120775452