Galder Gonzalez :belarriprest:

@theklan@mastodon.eus

Perfil original

Txio haria ez dut hona ekarriko, baina bai lehenengoa.

Nik ez dut zerikusirik Iturria honekin.

Imagen adjunta: Joseba Iturriaren txioa.

19 de octubre de 2026

Bismillah (Basmala) ikustaldiak frantsesezko Wikipedian.

@euwikipedia|n ere artikulua eskuragarri: eu.wikipedia.org/wiki/Basmala

Imagen adjunta

Impulsos
16 de octubre de 2026
15 de octubre de 2026
14 de octubre de 2026
12 de octubre de 2026

Antza, Ukrainak Yandexen datu-zentroak erasotu ditu. Yandexek zerbitzu asko eskaintzen ditu, tartean irudi bilatzaile on bat eta munduko hainbat hizkuntzetarako itzultzaile bat.

Baina errusiar boten faktoria bat da ere. Eta orain nondik aterako dituzte euren informazioak gure pentsalari independenteek?

Ze poza... hau sortu eta dagoeneko, iragarki handirik egin gabe, 100 partida jokatu dira.

🏁
📅 Eguneko erronka: 2026/10/12
🚩 Mikrouhin ➜ 🎯 Dinosauro
🖱️ 5 klik ⏱️ 1:03
🚩🟦🟦🟦🟦🎯

📖 Mikrouhin: eu.wikipedia.org/wiki/Mikrouhin
🎯 Dinosauro: eu.wikipedia.org/wiki/Dinosauro
🎮 Jokatu zuk ere: wikimedia.eus/wikilasterketa/?

Impulsos
10 de octubre de 2026

'Potxak'

Biziki maite dudan platera, zuzenean amona Mari garestarraren sukaldera narama, madalena bat balitz bezala.

Orain gure aitak prestatzen ditu, bikain ere, ikasi beharko dut...

Hauek Lizarraldekoak dira kontsumo elkartean erosiak.

Imagen adjunta: Potxa platera

Ai ama, a ze bide xelebrea egin behar izan dudan 😅

Jokoak 'Untxi-zuloetan barrena' izena izan zezakeen.

🏁 Wikilasterketa
🚩 Zakil ➜ 🎯 Leintz Gatzaga
🖱️ 10 klik ⏱️ 7:01
🚩🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🟦🎯

📖 Zakil: eu.wikipedia.org/wiki/Zakil
🎯 Leintz Gatzaga: eu.wikipedia.org/wiki/Leintz_G
🎮 Jokatu zuk ere: wikimedia.eus/wikilasterketa/?

8 de octubre de 2026

Agur eta ohore !
eu.wikipedia.org/wiki/Mar%C3%A

@euwikipedia|n zure tokia merezi duzu.

Artikulua osatzen lagundu dezakezue, mila esker @aazpilikueta :wikipedia: ✊🏾

7 de octubre de 2026

Badakit orain Tarantino gainbehera politikoan dagoela, baina Kill Bill The Whole Bloody Affair jarri dute Filminen, eta atera beharko ditut 4 ordu eta piko ikusteko aste honetan.

6 de octubre de 2026

«Zapatero al poder otra vez»

Altsasu 2026-10-05
cc/ @theklan

@birasuegi @theklan Atzo lankideen erreakzioak ikusita...

✅ Bulegoan, gehiengoak ingenieri arlokoak dira, eta eskuinak egin ditzazkeen erreformen beldur dira. Sanchezen Gobernua kritikatu arren.

✅ Gazteenek Madrileko Gobernuan alderdi faxista bat izatearen aukerak urduritzen dituztela nabarmendu zuten.

☑️ Denek bozkatzeko beharra nabarmentzen zuten. Baita ere, inoiz hauteskunde batean partehartu ez duen langile batek.

☑️ Azaroko hauteskundeen partehartzea handia izango dela uste dut.

🗣️🗣️☕☕🗯️💬

5 de octubre de 2026

Imagen adjunta

4 de octubre de 2026

Zamoran nago, Wikimedia Espainiak gonbidatuta. Orain aurkezpen bat dago Mirandesezko Wikipediaren inguruan. Desagertze arrisku larrian dago hizkuntza.

Imagen adjunta

Impulsos

@theklan Duela hiru urte, amaginarreba hil zenean jakin genuen gure seme alaben birramona bat Nuez herrian jaioa zela, Zamorakoa, eta ez Pasaian jaioa. Pentsa.

Inguru haiek bisitatzera joan ginen pasa den urtean, eta ordutik Wikipedia app-ean Mirandesa dut hizkuntza lehenetsien artean.

1 de octubre de 2026
30 de septiembre de 2026

Animoa beti altxatzen didan zerbait: Lope Agirrek Espainiako erregeari idatzi zion gutuna irakurtzea. Eraikin publiko guztietan jarri beharko genuke: es.wikisource.org/wiki/Carta_d

29 de septiembre de 2026
26 de septiembre de 2026

Soy Cuba.

Nola ez nuen lehenago ikusi hau? Maisulana, inoiz ikusi dudan argazkirik onenetakoa, travelling ezinezkoak, enkuadre horiek... Bai, propaganda da, noski. Ondo egindako propaganda.

Imagen adjunta

25 de septiembre de 2026

Madrid, Ext. Koyasnisqatsi estiloan, baina Madrilen eta askoz lasaiagoa. Madrili omenaldia dela dio, baina langile klaseari egiten dio gorazarre. Benetan ederra.

Imagen adjunta

"Manas". Ufa. Haurren aurkako sexu abusuak lantzen ditu. Baina hain dago ondo grabatua, hain du argazki ona... Sotila da den gai gogorrerako, eta lortzen du argiki posizionatzea.

Imagen adjunta

22 de septiembre de 2026

Entzun al duzu Martiodako erlikien inguruan gaur @euwikipedia|k eta @berria|k egindako podcasta?

eu.wikipedia.org/wiki/Atari:On

Niri flipanteak iruditzen zaizkit erlikiak. Aintzane Erkizia ikerlariak asko lagundu digu artikuluarekin eta testuekin... eta horrek flipanteago egin ditu nire begietara.

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Impulsos
19 de septiembre de 2026
17 de septiembre de 2026
16 de septiembre de 2026

Nola esango zenukete euskaraz "dating" kontzeptua? Duguna ez zait gustatzen.

Imagen adjunta

Aizue, konturatu naiz gero eta gehiago kostatzen zaidala telefonoz hitzegitea. Inoiz ez zait askorik gustatu, baina azkenaldian bereziki kostatzen ari zait. Alperkeria eta lotsaren arteko zerbait sortzen dit.

Zuei ere gertatzen zaizue?

15 de septiembre de 2026

'Te está ciricando' entzun berri dut. 'Coge tu beroki, cariño' gainditzea ezinezkoa zela uste nuen gaur arte.

Txikiak jaio aurretik, ia egunero ikusten nuen filmeren bat. Baina ondoren, gauza bat dela, bestea dela, oso gutxi ikusi ditut.

Ikasturteko helburu gisa jarri dut gauetan zerbait, ahal dela ona, ikustea. Horretarako ordaintzen dut Filmin.

Azken egunotan hiru film oso interesgarri ikusi ditut.

14 de septiembre de 2026

Kaixo @ehbildu mesedez utzi X-en argitaratzeari.

Impulsos

@txerren @Jokin_PA @ehbildu berdin berdin Telegramen jar zitekeen mezua berbidaltzen EH Bilduren webgunera.

Eta EH Bilduren webgunean ez badago albistea, eta sare sozial batera berbideratu nahi bada, mundu guztiarentzat hobea da Mastodonera berbideratzea: kanpotik ikus daiteke aplikaziorik gabe, ez zaio nazi bati jarraizaileen inguruko informaziorik ematen eta gunearen interakzioen gaineko kontrol osoa dago.

Impulsos

@ehbildu euskal herri osoko lehen indar politikoa, sozialista, feminista, euskalduna, 2026an Elon Musken plataforma nazia lehenesten komunikazio publikorako "jendea hor" dagoelako.

Bueno, bai, eta jendea espainian, kapitalismoan, heteropatriarkatuan eta erdereran dago. Hori bagenekie. Ideia hori aldatzea da.

Impulsos
12 de septiembre de 2026
7 de septiembre de 2026
5 de septiembre de 2026

Gaur estreinatu naiz "Teknologia eta gu" zutabearekin.

Komunikazioa, informazioa, teknologia eta gauza hauei buruz idatziko dut hemendik aurrera astean behin, arrazoirik izateko inolako asmorik gabe, elkarrizketa eta eztabaidarako espazio bezala ulertuta.

Hasteko, galdera batekin hasi naiz: zenbat teknologia ikusten duzu inguruan?

berria.eus/komunikazioa/analis

Mila esker @berria -ri aukerarengatik!. Damutuko zaizue oraindik!

Imagen adjunta: Ehuntzeko makina baten irudia, kolore askotako hariekin.

Impulsos

@txerren @theklan @berria 😂😂😂
Hardcore jarri zarenez, ados, teknologia kontzeptu abstraktu bat den heinean, jakintza-sorta bati dagokiolako eta, hortaz, adiezpen sinboliko bat, tortila bera ez da teknologia, teknologiaren adierazpen material bat baizik. Baina jakintza-sorta horren adierazpen materialak ez al dira jakintza-sorta sinboliko horren parte, gauzatuz jakintza-sorta hori moldatzen eta eboluzionatzen doalako?

31 de agosto de 2026

@theklan Begiratu dut bi gau pasako dugun herritik zure Bota pasa den, Les Andelys: eu.wikipedia.org/wiki/Les_Ande

Bai.

Errolda datuekin jolasten eta enredatzen egon naiz uda honetan, @euwikipedia|n udalerrietako informazio osatuago eta bisualago erakusteko asmotan. Oporretan ere, bota martxan eduki dut batzuetan datu horietako batzuk txukuntzen (nire hobbiea da ere).

Emaitza? Uztailaren 30ean euskarazko Wikipediak Lur Hiztegi Entziklopedikoaren halako 405 liburu neurtzen zituen. Gaur... 554.

Bai, udalerrietako artikuluak zabalduz 150 liburu berri, 11 aldiz Lur Entziklopedia osoa.

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Impulsos
29 de agosto de 2026

@theklan Hanibalen bideetatik?

@birasuegi Turinetik Briançonera, Montgenevreko portutik, Frejuseko tuneleko 59€ak aurrezteko. Gure (Google Mapsen) kalkuluen arabera 30 minutu gehiago dira. Biderik azkarrena, berez, tuneletik pasa, Lyonera eta hortik Frantzia erdialderik zeharkatuz Bordelera zen. Guk Briançon hartu dugunez, orain Aix-en-Provance bidean, hortik Montpellier eta Tolosatik.

27 de agosto de 2026

Turinek gizateriari gauza asko eman dizkio, baina nabarmena da vermuta eta aperitiboa. Asmatu zen lekutik gertu, bidaia amaitzeko azken (?) luxua.

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Impulsos
25 de agosto de 2026
5 de septiembre de 2026

Tours, Giverny, Rouen, Calais, Dunkirk, Ypres, Passchendaele, Brugge, Gent, Zeeland, Antwerpen, Aaschen, Brusela, Waterloo, Dinant, Ardenetako mendiak, Luxembourg, Sedan, Verdun, Chemin des Dames, Parc Asterix, Chartres eta etxera.

Datozen egunetan etxekoek egingo dugun roadmoviearen geltokiak, gutxi gora behera.

Proposamenak onartzen ditugu, inprobisaziorako tarte handiarekin goaz. Frikikeri historiko eta kulturalak bereziki ongi etorriak.

@birasuegi @theklan @txapisotegi haurrekin Bruselan Manneken pis-a eta Atomiun-a bai, hurbil Gante duzue eta hiriaren ederraz gain, garai batean plastiko "ureztatuz" egindako eski pista bat zegoen, udan eskiatzeko aukera ematen zuen asmakizun kurioso bat...eta Asterix Parkea, doike!😍
Giza trakzio hutsez (ez motordunak) eta ur jokoz osatutako atrakzio parkeren bat bidean bada, esperientzi ederra da ere bai (ez dut toki zehatza gogoan)
Nire haur oroitzapenetatik abiatuta horiek aipatuko nituzke.

@birasuegi Bruselan, CBBD (Centre Belge de la Bande Dessinée), ezin galduzkoa
cbbd.be/fr/accueil
Tintin-en denda ofiziala ere bai, maketa numeratu esklusibo hipergarestiekin
tripadvisor.fr/Attraction_Revi
Eta komiki-figuratxoen museoa
brussels-comics-figurines-muse
Azkenik, komiki-frikismoa borobiltzeko, Valonian, Louvain-la-Neuve hirian (aipatu ez baduzu ere), Hergé-ren museoa dago
museeherge.be/

@birasuegi Bruselak bisitatzeko eta ezagutzeko kontu asko ditu. Horra gomendio batzuk: Molekbeek auzoko La Fonderie industria eta lanaren museoa (lafonderie.be), Place du jeu de Ball-eko bigarren eskuko azoka handia eta inguruan dauden Météores eta L'Imaginaire liburudendak, Anderlechteko COOP ekimena interesa dakizuke (coop.brussels). Flagey, Belgikako irrati telebistaren egoitza ohia eta Nova cinema (nova-cinema.org). ARAU elkartearen jarduna oso interesgarria iruditzen zait (arau.org).

@birasuegi Ganten, ezinbestean, Industria Museoa (industriemuseum.be) eta AMSAB institutuaren egoitza (amsab.be) non, duela bi urte, hiriko "ibilbide gorriaren" eskuliburuxka eskuratu nuen. Handik gertu Viernulvier (langile mugimenduko egoitza ohia, gaur egun kultur zentroa dena), Wintercircus (bisitatzeko moduko gunea) eta De Krook liburutegi berria daude. Liburudendei dagokionez Paard van Troje (paardvantroje.be) edo De Kaft (dekaft.be) eta, pote bat hartzeko, Trefpunt taberna oso ondo dago.

@birasuegi Antwerpenen, Centraal tren geltokia ezinbestekoa da. Erdigunetik urrun xamar dagoen arren, Haza Hadidek diseinatutako portuko eraikin administratiboa ikusgarria da. Hirirako buelta bidean Red Star Line (redstarline.be) eta MAS (mas.be) museoak topatuko dituzue. Zuid auzoan FOMU (argazkilaritza), M HKA (arte garaikidea) eta KMSKA (arte klasikoa) museoak daude. Azken honetatik gertu Het Bootje eraikin modernista ikusgarria dago ere.
De Kat tabernan hartu nuen pote bat, giro jatorrean.

@birasuegi Autoz joango zaretela iruditu zait, handik gertu Doel herri "abandonatua" dago. Antwerpeneko portuaren handitzearen kontrako borroka eremua izan zen duela urte batzuk eta oso berezia da bere kaleetatik barrena ibiltzea.

19 de agosto de 2026
17 de agosto de 2026
14 de agosto de 2026

@theklan @iratiiciar Bueno, egindako kilometroen arabera ezta? Hemengo kilometroak baino garestiagoa da? (Ez dut kalkulatu).

12 de agosto de 2026
7 de agosto de 2026

Gaur goizean auzoko belardiak berriro moztu ditu Udalak (azpikontratzen duen Gureak enpresaren bitartez). Urte honetan 4. edo 5. aldiz.

Berez iruditzen zait xahuketa zentzugabea herriko belardiak golf zelai bat bezala izatearen helburua, eta gehiegitan eta modu ezjakinean mozten dela uste dut, baina daukagun ikusita, ezjakinkeria arduragabea iruditzen zait, erabat desegokia.

Jarri dut kexa Udalean eta Auzo Elkartean. Uste dut lanketa ildo izango dudala

Imagen adjunta: Gaztañoko kaleko belardi errea moztu berritan.

@birasuegi @AVU_Osoro ados biokin!

Baina nire galdera: nola landu herritarrekin belar luzeagoa edukitzea ez dela zikin edukitzea? Askok udal gobernuen kudeaketaren ondorio gisa ulertzen dute:,kudeatzaile onek mozten dute, txarrek ez. Utzikeria eta antzeko hitzakak erabiliz... baita oposizioko alderdiek ere sarritan...

@JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi aupa! Ba juxtu Oreretako Lau Haizeta parkerako egin genuen lan bat, mozketak loraldiak eta polinizazioa lotzen zituena. Nola eta noiz egin mozketak loreak lortzeko eta polinizatzaileak ugaritzeko, beraz udalean zerbait jakin beharko lukete.

Eta esaten duzuena, mozketak gutxitzeak adinako garrantzia du ekintza horien dibulgazioak. Eta dena lortzen denean emaitza ederrak lortzen dira. Donostiako orkideazain ekimena kasu.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi gure parke eta lorategiek urtean zehar mozketa asko jasaten dituzte. Orain gutxira arte Donostiako kasuan 10-11 aldiz, esaterako.

Horrek larreak (edo antzekoak) sortu ditu. Larreak gure latitudeetan existitzen dira, eta oso eremu dibertsoak dira. Euren dinamika da belarra mozten dela (urtean behin-bitan). Baina belar hori ez da bertan geratzen, abelburuek jan dutelako, edo nekazariak jaso duelako.

Esan dezagun, bada, antzeko portaera dutela biek.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi Belarra kentzean presio bat dago, baldintzak ez direlako homogeneoak. Tenperatura, hezetasuna, eta beste baldintza biofisiko batzuk aldakorragoak dira.

Horrek zaildu egiten die lana espezie dominatzaileei. Izan ere, askotan baldintza egonkorretan direlako dominatzaile (T, H aldakortasun txikia).

Eta gainera hazkuntza mozten zaie, eta baldintza aldakor horietan espezie gutxik biomasa handia hartu beharrean, espezie ugaritasuna handitzen da.

@axpirina @JonSaenzAgirre @mikelog @birasuegi beraz, funtsean baldintzak pixka bat gogortzeak biodibertsitateari on egin diezaioke.

Hori bai, gehiegi gogortuta berriro ere gutxi batzuk gailentzen dira, mozketa hoberen jasaten dutenak.

Orduan, zuri erantzunez, materia organikoa faktore bat da, baina gehiago ere badaude. Eta Donostiako kasuan uste dugu (eta ea laster ikusteko aukerarik dugun) mozketen ondoren belarra jasota dibertsitatea handituko dela. Larreetan gertatzen delako.

6 de agosto de 2026

Plana bikaina da. Eta merkea.

Imagen adjunta

Imagen adjunta

3 de agosto de 2026

Bi aste barru Florentziara goaz familian. Pentsatzen ari nintzen egun batean egun pasa joatea Erromara, eta hara, trenean joan etorria egin daiteke egunean (2 ordutik behera da tren-biaka), guztiok 100€ joan etorria. Uste dut oso prezio ona dela, kotxean baino nabarmen merkeago!