@birasuegi agian hortik joan zen Italiara, batek daki. Gurutzatu ditugu jada Maginot lerroa eta Vaubanen defentsak.

@birasuegi Turinetik Briançonera, Montgenevreko portutik, Frejuseko tuneleko 59€ak aurrezteko. Gure (Google Mapsen) kalkuluen arabera 30 minutu gehiago dira. Biderik azkarrena, berez, tuneletik pasa, Lyonera eta hortik Frantzia erdialderik zeharkatuz Bordelera zen. Guk Briançon hartu dugunez, orain Aix-en-Provance bidean, hortik Montpellier eta Tolosatik.