'Te está ciricando' entzun berri dut. 'Coge tu beroki, cariño' gainditzea ezinezkoa zela uste nuen gaur arte.
Idiazabalgo lagun batek esan berri dit berak ere erabili izan duela.
Munduaren amaiera gertuago ikusten dut gaur.
@naroaelortza @txerren Nafarroan aski arrunta da "ciricar" aditza erdarazko elkarrizketa arruntetan. Gehienek ez dute hitzaren euskal jatorriaren berri izanen segur asko. Beraz, "te está ciricando", "no le ciriques", "es muy cirica/ciricón' eta gisakoak eguneroko gauza dira "nafar gazteleran". Bertze kontu bat da euskaldun bat gazteleraz aritzea.
@construktsia :mitxelenaxvi:
Ezin dut sinetsi ondo dagoenik.
@naroaelortza nafarrak, badakizu...😅🤣
@construktsia @naroaelortza holakoak ugari @esantazilia -k dakizkiela esango nuke!
@protoeuskaldun @construktsia @naroaelortza @esantazilia Ia gauza asko ahaztu ditut, baina Gareseko gure amonak horrelako hitz asko erabiltzen zituen, ciricar adibidez gogoan dut
@birasuegi @protoeuskaldun @construktsia @naroaelortza @esantazilia "está ciricando" asko entzuten da Altsasun ere.



