@birasuegi Ganten, ezinbestean, Industria Museoa (industriemuseum.be) eta AMSAB institutuaren egoitza (amsab.be) non, duela bi urte, hiriko "ibilbide gorriaren" eskuliburuxka eskuratu nuen. Handik gertu Viernulvier (langile mugimenduko egoitza ohia, gaur egun kultur zentroa dena), Wintercircus (bisitatzeko moduko gunea) eta De Krook liburutegi berria daude. Liburudendei dagokionez Paard van Troje (paardvantroje.be) edo De Kaft (dekaft.be) eta, pote bat hartzeko, Trefpunt taberna oso ondo dago.

@birasuegi Antwerpenen, Centraal tren geltokia ezinbestekoa da. Erdigunetik urrun xamar dagoen arren, Haza Hadidek diseinatutako portuko eraikin administratiboa ikusgarria da. Hirirako buelta bidean Red Star Line (redstarline.be) eta MAS (mas.be) museoak topatuko dituzue. Zuid auzoan FOMU (argazkilaritza), M HKA (arte garaikidea) eta KMSKA (arte klasikoa) museoak daude. Azken honetatik gertu Het Bootje eraikin modernista ikusgarria dago ere.
De Kat tabernan hartu nuen pote bat, giro jatorrean.

@birasuegi Autoz joango zaretela iruditu zait, handik gertu Doel herri "abandonatua" dago. Antwerpeneko portuaren handitzearen kontrako borroka eremua izan zen duela urte batzuk eta oso berezia da bere kaleetatik barrena ibiltzea.