@birasuegi Antwerpenen, Centraal tren geltokia ezinbestekoa da. Erdigunetik urrun xamar dagoen arren, Haza Hadidek diseinatutako portuko eraikin administratiboa ikusgarria da. Hirirako buelta bidean Red Star Line (redstarline.be) eta MAS (mas.be) museoak topatuko dituzue. Zuid auzoan FOMU (argazkilaritza), M HKA (arte garaikidea) eta KMSKA (arte klasikoa) museoak daude. Azken honetatik gertu Het Bootje eraikin modernista ikusgarria dago ere.
De Kat tabernan hartu nuen pote bat, giro jatorrean.
