Alejo

@garunaborbor@mastodon.eus

Perfil original

Ba gauza bat eta beste, Bartzelonaren ondoren, Brusela/Brussel/Bruxelles da gehienetan egon naizen nazioarteko hiriburua.

Asko gustatzen zait, gomendatzen dizuet.

Imagen adjunta: Brusela erdiguneko kale bat arkitektura eklektikoarekin.

Imagen adjunta: Kiosk Radio kantina erret parkean

Imagen adjunta: Poesiari omenaldi bat

Imagen adjunta: Atomiuma eguzkia eklipsatzen

5 de septiembre de 2026

Tours, Giverny, Rouen, Calais, Dunkirk, Ypres, Passchendaele, Brugge, Gent, Zeeland, Antwerpen, Aaschen, Brusela, Waterloo, Dinant, Ardenetako mendiak, Luxembourg, Sedan, Verdun, Chemin des Dames, Parc Asterix, Chartres eta etxera.

Datozen egunetan etxekoek egingo dugun roadmoviearen geltokiak, gutxi gora behera.

Proposamenak onartzen ditugu, inprobisaziorako tarte handiarekin goaz. Frikikeri historiko eta kulturalak bereziki ongi etorriak.

@birasuegi @theklan @txapisotegi haurrekin Bruselan Manneken pis-a eta Atomiun-a bai, hurbil Gante duzue eta hiriaren ederraz gain, garai batean plastiko "ureztatuz" egindako eski pista bat zegoen, udan eskiatzeko aukera ematen zuen asmakizun kurioso bat...eta Asterix Parkea, doike!😍
Giza trakzio hutsez (ez motordunak) eta ur jokoz osatutako atrakzio parkeren bat bidean bada, esperientzi ederra da ere bai (ez dut toki zehatza gogoan)
Nire haur oroitzapenetatik abiatuta horiek aipatuko nituzke.

@birasuegi Bruselan, CBBD (Centre Belge de la Bande Dessinée), ezin galduzkoa
cbbd.be/fr/accueil
Tintin-en denda ofiziala ere bai, maketa numeratu esklusibo hipergarestiekin
tripadvisor.fr/Attraction_Revi
Eta komiki-figuratxoen museoa
brussels-comics-figurines-muse
Azkenik, komiki-frikismoa borobiltzeko, Valonian, Louvain-la-Neuve hirian (aipatu ez baduzu ere), Hergé-ren museoa dago
museeherge.be/

@birasuegi Bruselak bisitatzeko eta ezagutzeko kontu asko ditu. Horra gomendio batzuk: Molekbeek auzoko La Fonderie industria eta lanaren museoa (lafonderie.be), Place du jeu de Ball-eko bigarren eskuko azoka handia eta inguruan dauden Météores eta L'Imaginaire liburudendak, Anderlechteko COOP ekimena interesa dakizuke (coop.brussels). Flagey, Belgikako irrati telebistaren egoitza ohia eta Nova cinema (nova-cinema.org). ARAU elkartearen jarduna oso interesgarria iruditzen zait (arau.org).

@birasuegi Ganten, ezinbestean, Industria Museoa (industriemuseum.be) eta AMSAB institutuaren egoitza (amsab.be) non, duela bi urte, hiriko "ibilbide gorriaren" eskuliburuxka eskuratu nuen. Handik gertu Viernulvier (langile mugimenduko egoitza ohia, gaur egun kultur zentroa dena), Wintercircus (bisitatzeko moduko gunea) eta De Krook liburutegi berria daude. Liburudendei dagokionez Paard van Troje (paardvantroje.be) edo De Kaft (dekaft.be) eta, pote bat hartzeko, Trefpunt taberna oso ondo dago.

@birasuegi Antwerpenen, Centraal tren geltokia ezinbestekoa da. Erdigunetik urrun xamar dagoen arren, Haza Hadidek diseinatutako portuko eraikin administratiboa ikusgarria da. Hirirako buelta bidean Red Star Line (redstarline.be) eta MAS (mas.be) museoak topatuko dituzue. Zuid auzoan FOMU (argazkilaritza), M HKA (arte garaikidea) eta KMSKA (arte klasikoa) museoak daude. Azken honetatik gertu Het Bootje eraikin modernista ikusgarria dago ere.
De Kat tabernan hartu nuen pote bat, giro jatorrean.

@birasuegi Autoz joango zaretela iruditu zait, handik gertu Doel herri "abandonatua" dago. Antwerpeneko portuaren handitzearen kontrako borroka eremua izan zen duela urte batzuk eta oso berezia da bere kaleetatik barrena ibiltzea.

20 de julio de 2026

Imagen adjunta: Horma batean txantiloi batekin gorriz margotu dute su-itzalgailu bat eta, beltzez, ondoko testua italieraz: «Carlo vive. I morti siete voi» (Carlo bizirik dirau. Zuek zarete hildakoak)

28 de junio de 2026

Imagen adjunta: Horma batean kolatutako kartel urratu xamar bat agertzen da irudian. Bertan, eskuz idatzita, haixe irakurri diateke: «Euskaraz hitz egitea ekintza iraultza...».