RE: https://mastodon.eus/@Olatukoop/117451813937299097
Egun gutxitan berriro Koopenhagen egongo gara bertako burkide kooperatibistekin proiektuak eta lan ildoak lantzen.
Kriston gogoa daukat.
RE: https://mastodon.eus/@Olatukoop/117451813937299097
Egun gutxitan berriro Koopenhagen egongo gara bertako burkide kooperatibistekin proiektuak eta lan ildoak lantzen.
Kriston gogoa daukat.
Bertakoa, ekologikoa, etxalde txikia, pertsonen neurrikoa...
Komunikazioa Insragram bidez, enegarren kasua.
Desesperantea.
#commons aplikazioa desastre dabil azken aldian. Egun osoa daramat irudirik igo ahal izan gabe.
Pazientzia itzuliko zait astelehenean eta saiatuko naiz gaurko irudiak igotzen.
@birasuegi alabari (Madrilen dago eta mobilizazioetan parte hartu du) irudiak eskatu dizkiot. Akanpadakoak edo manifetakoak. Igoko ditut bidaltzen badizkit. @euwikipedia @aazpilikueta
Agur eta ohore #Maricarmen!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Mar%C3%ADa_del_Carmen_Abascal_Mart%C3%ADn
@euwikipedia|n zure tokia merezi duzu.
Artikulua osatzen lagundu dezakezue, mila esker @aazpilikueta :wikipedia: ✊🏾
RE: https://mastodon.eus/@Biziola/117360870830928675
#sobietak ematen duen babesa, bultzada, indarra... Ez da ezin dugula bakarrik egin soilik. Ez dugu bakarrik egin NAHI.
Nexgraff-en horma irudia Baliarrainen
https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AHorma_irudia_Baliarrainen_%2899224%29.jpg #commons #omniasuntcommunia
Gezurra dirudien arren Donostiatik ibili daiteke Zinemaldiko akreditazioa lepotik zintzilik jarri gabe.
Gutxi gara, baina bagabiltza.
Egarririk ez duenari edaten ematea ✅
Gosea duenari jaten ematea ⛔
Elikadura modu ordenatuan.
Eskoziako Highlanderrak ibili ziren 1813an donostiarrak bortxatzen, hitzen, hiria arpilatu eta erretzen.
Gaur goizean Highlanderren ereserkia eta bandera pasiatu dituzte Donostiatik donostiar gixon kuadrilla batek. Zero kritika, zero pedagogia. Parafernalia turistiko belizista.
Gerrak gustatzen zaizkiela dirudi, jende bitxia.
Ez dut inoiz ulertuko.
Goizean eguraldi kaxkarragoa genuenez flaneurgintza pixka bat egitea erabaki dugu, «goazen Zeelandeko dikeak eta faroak ikustera!» eguraldi aldrebesa eta Iparraldeko Itsasoa ez dira konbinazio txarra.
#Bidean #Zeeland
Horrelako egunetan beti sorpresak izaten dira, gaurkoan ZLM Tour lasterketaren hasiera ikusi dugu Westkapelleko dike ondoan. Euskaltelekoak agurtu ditugu 🍊
Dikeak eta itsasargiak ere ikusi ditugu, eta arrain frijituak jan kantina batean. Top.
Lo de que "no permite" es una forma de hablar o de verdad no permite hablar, igual que no permite dar de comer al que tiene hambre?
Geltoki honetara iritsi behar ziren 1936. urtean Antoni Benaiges irakaslearen eskutik Burgosko Bañuelos de Burebako eskolako umeak itsasoa ezagutzera bidean.
Faxistek Benaiges hil eta umeak itsasoa ezagutu gabe geratu ziren.
Mont-Roig del Camp-eko tren geltoki zaharra. #memoria #commons #omniasuntcommunia cc-cp @kakapo
https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AMont-Roig_del_Camp-eko_tren_geltoki_zaharra_%2824829%29.jpg
Pradalesek uste du gosea ez dela edonola kendu behar, modu ordenatuan baizik.
Honek erakusten du Pradalesek ere kultura demokratiko kaxkarra duela, ze uste du ordena instituzioetan bakarrik dagoela eta gizarteak ez duela berez antolatzeko biderik ezta eskubiderik ere.
Urkullu sindikatuei esaten politika egiteko hauteskundeetara presentatzeko.
Zero patatero demokrazian.
Eta gainera gosea kentzeko ezer egin gabe.
EAJren humanismo berriak armairu itxi usaina du.
Tours, Giverny, Rouen, Calais, Dunkirk, Ypres, Passchendaele, Brugge, Gent, Zeeland, Antwerpen, Aaschen, Brusela, Waterloo, Dinant, Ardenetako mendiak, Luxembourg, Sedan, Verdun, Chemin des Dames, Parc Asterix, Chartres eta etxera.
Datozen egunetan etxekoek egingo dugun roadmoviearen geltokiak, gutxi gora behera.
Proposamenak onartzen ditugu, inprobisaziorako tarte handiarekin goaz. Frikikeri historiko eta kulturalak bereziki ongi etorriak.
Bizitza ari du. Ze poza. #euria #fedimet #eguraldia
RE: https://mastodon.eus/@berria/117093403962269802
Ez politizatu bizitza.
Etxera itzulita lan pixka bat. Bidean jasotako irudiak #commons era igotzea.
Hasteko hau:
Navarreteko Jasokundearen Ama Birjinaren elizako erretaula
https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ANavarreteko_Jasokundearen_Ama_Birjinaren_elizako_erretaula.jpg #omniasuntcommunia #Navarrete #Errioxa
Gure Enekok arttefaktu txiki bat egin du mugikorrarekin eta amaren optikako betaurrekoekin.
Lehen emaitza.
Elkarrizketa/publierreportajea irakurrita Polizia, polizia, Euskal Polizia, segurtasuna, polizia, udaltzaingoa, Euskal Polizia... ea Jon Insausti, zure (zuen?) gizarte ereduan ez gara kabitzen asko eta asko.
Eta ni behintzat ez naiz EHBilduren agente izateko susmagarri (uste dut)
Donostiarra zein den erabakitzeko donostiarra nolakoa den baldintza izatea arraroa egiten zait, zer dakit nik ordea donostiarrismoaz.
Ez da pixkat Make Donostia Great Again?
RE: https://masto.news/@ultimahora_esp/117047159670588999
PPk oraindik ez du debekatu Ceutan EAJk Donostian debekatu duena.
Aupa zu Jon Insausti
RE: https://mastodon.eus/@txapisotegi/117025735632933409
141 dira hildakoak Caminando Fronteras GKEaren kontaketaren arabera.
78 Ceutako aldean, 63 Marokon.
@birasuegi denda batean instalatzeko zer egin behar den? Lagun batentzako da
RE: https://mastodon.eus/@birasuegi/117003465593819340
Gaur lehen ordainketak egin ditut Bizum Pay bidez, dena ondo, erraz eta eroso. Rural Kutxako TPV batean egin dut, tabernakoak ez zekien posible zenik ere. Orain bai.
RE: https://mastodon.eus/@txapisotegi/117016812498651136
67
Bueltatu da hildakoen kopurua titularretara.
67 hildako. Buah.
RE: https://mas.to/@fanetin/117010830571966482
Eta politika arrazista, aporofobo eta klasistek eramango gaituzte hona.
RE: https://mastodon.eus/@irutxulo/117004097752003183
Jon Insausti Donostiako alkateak, gosaltzen eman die etxean ederki gosaldu dezaketen kazetariei.
Gosaldu dutenei gosaria emateak ez duelako delinkuentzia hauspotzen.
Beharrik ez duenari ematea (lehertu arte) da arau berria.
Jon Insausti gaur kafea banatzen kalean bizi direnei.
Ez, broma da.
Ze farreak Jaja Isabel Diaz Ayuso jajajajasssss
Jon Insausti
RE: https://mastodon.eus/@kalekoafarisolidarioak/116994147323230452
Jatekorik ez duenari jaten ematea debekatzen duen udala.
Dena ondo.
Gero faxismoaren gorakadaren zergatia aztertzeko 4 ikerketa ildo zabalduko ditugu.
Ordiziarron Radetzky Martxa. Aurten zendu zaingun Bernardo Alberro musikari herrikoiaren ereserkia.
Sekulako hondarea.
#klasikoakdatoz #Bernardo_Alberro #Santanak
Kalamar frijituen usaina eta euria dira egoeraren bi muturrak.
Lehenengoa ez dago herriko kaleetatik kentzerik, bigarrena ez da agertu ere egiten.
Kalamar fritangaren keaz osatutako hodei bat irudika dezaket herriaren gainean.
#fedimet #gastromet
@jurzelai zurea da??
Eguerdiko 13:00etan hartu du merezitako erretiroa gure harakin izan den Joxek.
Agurtzera eta azken erosketa egitera joan gara etxekoak.
#Joanesgintza "Goseaaaaaaaaa" esanez sartu da beti bezala, Joxek txorixo panplona eman dio.
Pozten gara Joxerengatik, baina harategi bat gutxiago dugu herrian, eta lokal huts bat gehiago.
Milesker Joxe! #Ordizia #Joxe_harategia
Dale Argentina!
Futbolak neri bost, daitort.
Baina osasun mentalagatik, bizilagunak ez aguantatzeagatik, oldarraldi españazalea gelditzeagatik eta Buenos Aires probintziako gure lagunengatik.
#mundiala #kirikotxo 🤘🏼
Barandiaran parkearen lanak eta Pekin errekaren ubidea bistan.
1.https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ABarandiaran_parkeko_lanak_eta_Pekin_errekaren_ubide_berria_bistan_1.jpg
2.https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ABarandiaran_parkeko_lanak_eta_Pekin_errekaren_ubide_berria_bistan_2.jpg
3.https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ABarandiaran_parkeko_lanak_eta_Pekin_errekaren_ubide_berria_bistan_3.jpg
4.https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ABarandiaran_parkearen_lanak_eta_Pekin_errekaren_ubidea_bistan_4.jpg
5.https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3ABarandiaran_parkearen_lanak_eta_Pekin_errekaren_ubidea_bistan_5.jpg
Laster @pekin (erreka ere) gure artean.
- Aita tio, jarri zeoze ona nei buruz mastodonen, sunormala naizela emateo ta.
Alabak estalkeatzen nau hemendik.
Muxu Maddalen.
1.- egunkari batean proiektu interesgarri bat izan litekeenaren berri izan dut.
2.- proiektuari buruzko informazioa bilatzen dut.
3.- Instagram kontu bat topatzen dut, besterik ez.
4.- proiektuari buruzko nire interesa desagertzen da.
#txinpon
Irango gerrak on egiten dio Goierriko ekonomiari.
Israelek lurralde palestinarrak okupatzeak ere bai.
Bistan da balio etikoetan ordea ez gabiltzala hain ondo.
Kooperatibismoa bizitzarekin lotzen dut nik, ez heriotzarekin.
Eskolara bidean egunero pasatzen gara #Joanesgintza eta biok attona eta amonaren leihopetik. Eskolako patioaren gainean bizi dira, bizi izan nitzen.
Klasiko bat da elkar agurtzea ia goizero. Pertsiana jasota badago gosaltzen ari diren seinale. Jeitsita badago lo daude.
Gaur Joanesek 7 urte bete ditu eta sukaldeko leihoan attonak eta amonak jarri duten pankarta jolaslekuko bazter guztietatik ikus zitekeen.
Eguneko #momentikoa sindudarik gabe.