Oriotik mendebaldera oso arrotza egiten zaigu Topo izena, guretzat beti "trena" izan da edo gehienez Euskotren. Ekialdeko euskaldunok: saiatuko zarete besterik ez bada ere izena euskaraz jartzen?
Mariasun Landak @berria n idaztea erabaki duenez: Mari Carmen Abascal.
"Nik ez diot Maricarmeni izena kendu nahi.
Abizena itzuli nahi diot." https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/mari-carmen-abascal_2164793_102.html
Neuk ere sentitu baitut ezinegon hori bera.
Poliziek «euren formakuntzak eta prestakuntzak adierazten duenaren arabera» jardun bazuten, formakuntza eta prestakuntza horiek aldatu beharko dira.
https://www.berria.eus/euskal-herria/hondarribian-babacar-weleri-tiro-egin-zion-udaltzaina-kargutik-apartatu-dute_2164306_102.html
@urtzai @txerren @aazpilikueta
juen ta azaldu horreri polizidxeri zelan paraten dan morroi bet kutxilo bategaz korrike dune pertsona bateñe hil barik, ta seguruena eztauela guzan hil, baie ertzain bateri jun biharrien pertsona normal bateñe jun balekide zer? adibidez zeure alabaren bat, gustako lekidatsu morroie otie pentsaten estadistikeri buruz edo jo ta bertan kargadora hutsitxu, ze nik argi dakot zer eingo zanauen neuk
Udaltzain batek tiroz hil du gizon bat herrian. Noticias de Gipuzkoan jarritako argazkian, udaltzainei aurpegia pixelatu diete. Hildakoarena ez dute estali, lurrean zerraldo. Ez dut estekarik ere jarriko, hain da nazkagarria. Zorurik gabeko kazetaritza.
#Hondarribia
Beno, ba ikusi ditut Gipuzkoako Mugikortasun Diputatu Azahara Dominguezek iragarritako hobekuntzak eta Bidasoaldean murrizketak besterik ez: maiztasun txikiagoak, ordutegi aldaketa oso desegokiak eta erabat desagertzen diren lineak. Baina Florentziara hegazkinez joan ahal izango dugu orain eta horrek asko hobetuko du gure egunerokoa. #Lurraldebus #ekialdebus #mugikortasuna
https://lurraldebus.eus/concesiones/index
@joxe ez dizut idearik eman nahi, baina gurean sarraila puskatzera iritsi izan dira. 😬
Dena dela, administratzaileaz gain, presidenteak ez du beste kopia bat zuenean? Presidentetzaren esperientzia gogoangarriak irakatsia.
@loko_bortx
Darwinismo sozialetik gertuago ikusten dut ba nik Insaustiren eredua humanismotik baino.
https://www.berria.eus/euskal-herria/insaustik-eskatu-du-ez-politizatzeko-etxerik-ez-dutenen-egoera_2162342_102.html
Eredu horren arabera, «gizarteratzeko eta lan egiteko asmoa» duten pertsonak artatuko dituzte. Eta baldintzetako bat da pertsona horien «izen-abizenen, iraganaren eta etorkizunerako planen» berri izatea. «Eredu hau humanista baina exijentea da», esan du Insaustik.
@cartonve Urteroko amabirjin bezperako itzulera ezta? Aurten agian eklipseak pixka bat indartua.
Eklipsearen argazkiak aterako dituzue? Horrela bada, nola egingo dituzue? 🌘
RE: https://mastodon.eus/@cartonve/116981425263952721
Azkenean #euri txupito bat izan da. 5,1 mm, AEMETen aireportuko estazioan jasotako datua. #fedimet
#albisteonak Jaizkibel ez ikustea euria gogoz ari duelako, trumoi eta guzti. #fedimen #hondarribia
Uda 🌞
Iazko ekainean Pilat dunatik egindako argazkia. 2022ko sute ikaragarrien hedadura eta mugak oso ondo bereizten ziren han goitik, zuhaixkak hazten ari ziren arren. Berriz dago ingurua sutan, eta ordukoak baino okerragoak omen dira baldintzak. Milaka pertsona ebakuatuta eta milaka hektarea erreta. Orduan etxeraino iritsi zitzaizkigun errautsak. 😓
#basosuteak
Gaur Frantzia-Espainia partidua dago Munduko Futbol Kopan. Ezin dutenez biek galdu, galdera da: zein da aukerarik onena euskaldunontzat?
>>
RE: https://mastodon.eus/@berria/116834135711109741
Eta zer gertatuko da ikasle hauek desplazatuko dituzten beste ikasleekin? Haiei egingo zaien kaltea ez da konponezina? #galderaserioa
"Ikasleak nahi duen tokian lekua lortuko ez balu, beste leku batean egingo lituzke ikasketak, eta kaltea konponezina izango litzateke."
Where are you from? I am from the cheese caque land.
RE: https://mastodon.eus/@berria/116811248156968593
PSEk, EAJ, PP eta VOXekin batera. Zeren, Anduezak esan zuen bezala, ez da ezer zezenketak baino aurrerakoiagorik.
Daude hirigintza arauak eta gero Villareal futbol taldearen La Ceramica zelaiaren hirigintza arauak.










