@elizabetaibar @urtzai @txerren @aazpilikueta ekilikua
@zital @elizabetaibar @urtzai @txerren @aazpilikueta Hemen Hondarribitar bat.
Sareetan irakurri dudana, uffa! Ez dakit nora goazen. Ez dut gehiago irakurri nahi izan.
Datuak:
- Hildakoa ez zen lehen aldia labainarekin mehatxupean zebilela. Udan, istilu batzuk izan zituen jada Ertzaintza eta Munizipalekin.
- Badirudi, Hildakoa ez zebilela burutik guztiz ondo.
Iritzia:
- Pertsona bat hiltzea, azken aukera izan beharko luke.
1/2
@bertol @zital @elizabetaibar @urtzai @txerren @aazpilikueta Egon danok lasai. Alkatea azaldu da gaur Telebrrian esanez, "uiuiui, morroi hau poliziak tirokatu izana gizartearen akats bat da".
@joxe @zital @elizabetaibar @urtzai @txerren @aazpilikueta Ertzaintzak tirokatu zuen edo Munizipalak?
@joxe bueno, behintzat ez du ospatu edo udaltzainaren ekintza defendatu.
Bestalde Babacar Welle deitzen zen hildakoa.
@txerren @joxe @bertol @zital @elizabetaibar @urtzai @aazpilikueta hildakoaren senideek antolatutako kontzentrazio-manifatik nator. Herritar asko bildu gara. Haserre, triste, kezkatuta eta beldurtuta gaude.
Eta alkatearen hitzak eskertu ditut gaur goizean. Ez du adierazpen korporatiborik egin, eta ez dut uste zurikeriatan aritu denik. Baina ulertzen dut hala irudi dezakeela.