Nicolas Goñi

@ng@mastodon.eus

Perfil original

Gaur egunerokora, oraindik udara giroan, eta @Talaioskoop lanera gogoz.

Nire lana oso gustoko dut, baina gutxi lan egitea ere, eta tentsio sortzaile horretan bizi naiz, batzuetan hartu behar dudan "Otso Jauna" rolak oreka hausten badu ere.

Gaur adibidez oso ongi, Erbel elkarteko lagunekin antolaketa eta etorkizuna marrazten Zaldibiko mendi aldean, eta opari honekin etxera bueltan 🐝

Gora udara eta lan burujabeak! 🌾

Imagen adjunta: Bi ezti poto

12 de agosto de 2026

Frantziako estatuko testuinguru politikoan, norbaiti "komunitarista" dela kritika moduan esateak zein esanahi politiko du?

Norbaitek baleki gustora jasoko dut azalpena.
cc/ @EDERTO87 @ng

@birasuegi @EDERTO87 "communautarisme" erraten diote komunitate etniko, sozial edo erlixiozkoa lehenesteari, horrek Frantziako gizarte eta nazioarengandik urruntzea suposatzen duenean (benetan edo hala susmaturik). Unibertsaltasunaren aurkakotzat jotzen da. Musulmanei leporatu ohi zaie, eta hizkuntza gutituen aldeko ekintzaileei ere.

@birasuegi @ng Gure lankide bati, irakasle titularra bilakatzeko konkurtsoa pasatzen ari zela, epaimahaikide batek galdetu zion Seaskan egiten zuen lana ez ote zen "komunitarismoa" egitea.

Duela bi urte gertatu zen. Eskerrak lankideak bikain erantzun ziola.

Sentsazioa daukat komunitarismoa hitza erabiltzen dela Frantzian arrotza egiten zaien edozein mugimendu gutxiesteko.

8 de agosto de 2026

Kumuloninbo bat dugu gainean, baina badirudi oraindik ez dela lehertuko.

Ongi prestatuak etorri gara @argia gidarekin 😅⛈️

Imagen adjunta: Kumuloninboa

Imagen adjunta: Adi hodeiak gida belarretan

26 de julio de 2026

Sasia ez da "zikina", sasia baizik ez da, hau da, oihana izan zen leku batean ekosistemak oihana berriz garatzeko ematen duen lehen urratsa. Lahar artean basurde eta orkatzetatik babestuak hazten baitira zuhaitz gazteak.
Sasia kentzea ez da "garbitzea", ekosistema aldatzea baizik ez da. Eta ekosistemak aldatzeko modu asko dira, batzuk fin bertzeak oso tonto. Espezie bereko eta adin bereko zuhaitzak lerrotan landatzea ez da modu finena.

Oso zikinak dira aldiz mendian edo oihanean botatako plastikozko poltsak, zigarrokinak, beira puskak, kartutxo hutsak, beruna...

Bide bazterrak "garbitzean", askotan ikusten den bezala belarra eta sasia mozten bada baina zaborra bildu gabe (zaborra ez bada gehiago puskatzen ere), hori noski ez da garbitzea.

nik: ipar Euskal Herriko perspektibatik energia burujabetzari eta energia ekoizpena hurbiltzeari buruz idatzi
iruzkileak: "pasaportea eman dizun estatuak zentral nuklear pilo ditu eta ez dituzu aipatu, ez zara sinesgarria"

otoi, arren, plazerbauzu

zuzeu.eus/euskal-herria/energi

@anagalarraga1 @ng Ez dut uste eztabaidak merezi gehiegi duenik 😅, baina gauza bat argi gelditzen da nire ustez, bigarren erantzunak konfirmatua: NIMBY mugimenduaren zati bat alt-right fosilista-nuklearraren bektore bezala nola ari den nabarmen, kontzienteki edo desinformazioak kakaztuta.

Bide batez, artikulu bikaina Nicolas!

25 de julio de 2026

@jurzelai @urtzai Zehazki non den badakizue? Arcachon inguruko sutea?

24 de julio de 2026

Uda 🌞

Imagen adjunta

20 de julio de 2026

Eskala handiko parke eoliko herritarrak Frantzian

Berriki martxan jarri da Frantzian Fief Sauvin parke eolikoa. 150 metroko 4 aersorgailu dira eta 100%ean herritarrek finantzatu dute (8.000 herritarrek!). Mugarri berezia izan da, kontuan izanik 23 milioi euroko kostua izan duela -hortaz, proiektu gehienak modu mixtoan finantzatzen dira. Irudietan ikusi daitekeenez, ospakizun handia izan da herrian proiektuaren inaugurazioa.

youtu.be/DHr7g6TXLxs?si=-_Exn0

@stopfosilak zenbaki horiek ulertarazten dute zergatik maila ttikiagoko proiektu gehienak solarrak diren. Eolikoa ez da hain errazki moldatzen eskala ttikiagoari, baina fisikoki eraginkorragoa da.
Dena den, biak behar ditugu, bakoitza egokia den tokian eta dagozkion baliabideekin. Eta aldizkakotasuna dela eta, denboran zehar elkar osatzeko.

18 de julio de 2026
13 de julio de 2026

Beno, ba argiki, ezta?

¿Qué pone en tu DNI? galdera egiten duten hurrengoan, erakusteko modukoa.

Imagen adjunta

29 de junio de 2026
28 de junio de 2026

goazela beroa, 35°C eta bapatean gaua egin da Azaila aldean, Teruel eta Zaragoza arteko N-232 desolatuan.

Hauts ekaitz batek harrapatu gaitu.

Flipatzen, bat Ebroko bailaran?

Imagen adjunta: Hauts ekaitza

Imagen adjunta: Bidea hautsak ilundua