Ederto87 :deltachat: :ahobizi:

@EDERTO87@mastodon.eus

Perfil original

BATOCERA LINUX, bideojokoentzat egindako linux banaketa, osorik euskaraz izango dugu hurrengo bertsiotik aitzina.

Egindako lana:

👉 Aurreko itzulpen batzuk zuzendu
👉 Eskas zirenak itzuli
👉 BCC fitxategia osorik itzuli

Itzulpen berria nire ordenagailuan instalatuta dudan Batoceran jadanik integratu dut eta emaitzarekin oso pozik nago.

Emaitza epaitu ahal izango duzue azaroan argitaratuko den BATOCERA LINUX 44 bertsiora eguneraketa egindakoan.


Imagen adjunta

Impulsos
20 de octubre de 2026
1 de octubre de 2026
21 de septiembre de 2026
12 de agosto de 2026

Frantziako estatuko testuinguru politikoan, norbaiti "komunitarista" dela kritika moduan esateak zein esanahi politiko du?

Norbaitek baleki gustora jasoko dut azalpena.
cc/ @EDERTO87 @ng

@birasuegi @EDERTO87 "communautarisme" erraten diote komunitate etniko, sozial edo erlixiozkoa lehenesteari, horrek Frantziako gizarte eta nazioarengandik urruntzea suposatzen duenean (benetan edo hala susmaturik). Unibertsaltasunaren aurkakotzat jotzen da. Musulmanei leporatu ohi zaie, eta hizkuntza gutituen aldeko ekintzaileei ere.

@birasuegi @ng Gure lankide bati, irakasle titularra bilakatzeko konkurtsoa pasatzen ari zela, epaimahaikide batek galdetu zion Seaskan egiten zuen lana ez ote zen "komunitarismoa" egitea.

Duela bi urte gertatu zen. Eskerrak lankideak bikain erantzun ziola.

Sentsazioa daukat komunitarismoa hitza erabiltzen dela Frantzian arrotza egiten zaien edozein mugimendu gutxiesteko.

15 de julio de 2026

IKASLE KOOPERATIBAK, lehen urtea

aldizkariak Etxepare lizeoko MKZT sailean garatu dugun proiektuari buruzko artikulua argitaratu du.

Eskerrak eman nahiko nizkieke bidaide izan ditugun guztiei:

👉 @Olatukoop eko @birasuegi
👉 @elhuyar eko Naiara eta Joanes
👉 Elkar argitaletxeko Peio d'Uhalt
👉 Euskal Monetako Bérengère
👉 Euskal Hiri Elkargoko Jessica Etcheverry
👉 @Seaska ko Ramuntxo

Datorren ikasturtean segituko dugu kooperatibismotik jendartea eraldatzen.

hikhasi.eus/eu/ikasle-kooperat

11 de julio de 2026
28 de junio de 2026

Eskerrak eman nahiko nizkioke Vocento taldeari selektibitateko euskara azterketan gertatutakoari argi pixkat jartzeagatik.

Izan ere, "kaltetuak" izan diren hiru ikasle hauen ikastetxeak kontuan hartuta, argi eta garbi dago A ereduaren existentzia dela gertatutakoaren erruduna.

Munabe eta Ayala (Opus Deikoak eta ikasleak oraindik sexuaren arabera banantzen dituztenak) eta Urdaneta (A eta B ereduak nagusi diren ikastetxea).

Ez dezagun ahaztu hirurek diru publikoa jasotzen dutela.

Imagen adjunta

@theklan 🤣🤣🤣🤣🤣🤣 klasismoaren adibiderik argiena. Mediku izatearekin amesten dutelako da errealitatea gordinagoa. Beste ogibide batekin amestuko balute hain larria izango ez balitz bezala...

Buff, ikaragarria da gertatukoaren erdigunean euskarari bizkarra ematen dioten "pijo" kuadrilla bat egotea, eta ez diru publikoa jasotzen duten ikastetxe hauetan erdiesten den euskara maila negargarria