Mariasun Landak @berria n idaztea erabaki duenez: Mari Carmen Abascal.
"Nik ez diot Maricarmeni izena kendu nahi.
Abizena itzuli nahi diot." https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/mari-carmen-abascal_2164793_102.html
Neuk ere sentitu baitut ezinegon hori bera.
Gaur egun oso pozgarria da ARGIA egiten dugunontzat. Zenbait urteko lanaren ostean (aldizkariak digitalizatzen, falta direnak bilatzen, azalak erretokatzen, webgunea diseinatzen eta abar luze bat), gaur publiko egin dugu Hemeroteka berria.
Mende bateko euskarazko kazetaritzaren altxorra denon eskura, lizentzia librean.
Izugarrizko perlak daude bertan jarraian zenbait adibide.
📢 Denboraldi berrian murgildu dira #UhinUltramoreak'. Eskerrik asko jendeari abixua emateagatik, @berria @urtziurkizu !!
#Spoiler eta guzti, gainera. Orain badakizue zein izango den 68. atalaren gaia...
🎧 Aurreko guztiak entzuteko:
https://guau.eus/s/uhin-ultramoreak
RE: https://mastodon.eus/@berria/117353449282032842
Paperezko @berria n, Lizar Begoñaren "Distopia ari du" testua agertzen da behekoaren gainean. Hau dio Begoñak azken paragrafoan:
"Goikoa fikzioa zen. Zorionez. Oraindik. Gizarte deshumanizatu baten errepresentazio estetikoa"
Behekoa ez da fikzioa. Ez da errepresentazio estetikoa. Orain da. Errealitatea da ⤵️
RE: https://mastodon.eus/@elhuyar/117325215551965510
📢 Aurkeztu dugu "Emakume zientzialarien argitan" udazkeneko solasaldi-zikloa. Lehenegoa, @miren izango da! #luxua
Gauean sukar pixkot izan dut, amets arraro eta gozagarriekin. Ondo.
Goizean txikitua ernatu naiz.
"Galderak ez luke soilik izan behar nola lor dezakegun jendeak autoa atzean uztea. [...] Pertsona guztientzako mugikortasuna ez da lortuko aldaketa indibidualak eskatuta soilik, baizik eta aldaketa horiek posible egingo dituzten alternatibak kolektiboki eraikita".
Merce Amich BC3ko ikertzaileak, @berria n: https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/guztiontzako-mugikortasuna_2163487_102.html
♒ Udako etenaren ondoren, bueltan da #UhinUltramoreak zientziako podcast feminista!!
🎧 66 atala: Eguski-eklipseak jota
https://guau.eus/m/uhin-ultramoreak-d4-66-eguzki-eklipseak-jota
Also starring: @azpilikueta
RE: https://mastodon.eus/@berria/117275519597397830
🎯 "Beldurra erabiltzen ari dira, eta badakite beldurra eraginkorra dela". Jakes Goikoetxeak, @berria n ⤵️
Zenbat balio du idazle baten denborak? Literaturaren eta ekonomiaren arteko erlazioari buruzko elkarrizketa luzea eta mamitsua Eirder Rodriguezi, Enpresabidean-en: https://www.enpresabidea.eus/ekonomia/eider-rodriguez-hil-ala-bizikoa-da-diru-kontuez-hitz-egitea-literaturan-ere-bai_2240337_102.html
Gaurkoan, @birasuegi eta @txerren fedibertsolarien errimei jarraituz. 😊
RE: https://mastodon.eus/@Sahrijai/117084307369080022
⚡B I H A R⚡
Topa!
"Euskal Udalekuen helburua hasieratik izan da haurrei erakustea posible dela mundu ederrago batean bizitzea hamabost egunez. Horregatik, gaur, pozik egingo dugu topa Bernedoren alde, Euskal Udalekuen alde eta etorkizuneko haurren eta hezitzaileen alde"
Maider Arregi.Markuletak, @berria n:
https://www.berria.eus/iritzia/mele/topa_2162762_102.html
🎯 "Deserosoa zaigun egoera baten aurrean, askotan ukatzera jotzen dugu, beraz, posible da guztiok izatea jarrera negazionista bat". Laida Arbizuk, @stopfosilak en #Petroherria podcastaren 3. atalean
Atal horretan, #negazionismoa #politika #kulturazientifikoa #energia eta beste hainbat gai izan genituen hizpide Arbizuk eta biok, @jurzelai ren gidaritzapean.
🗒️ Laburpena, idatziz: Egia-ostetik negazionismora, saltsa arriskutsu bat' https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20260826/egia-ostetik-negazionismora-saltsa-arriskutsu-bat
🎯 «Gaztelerazko consentimiento hitzak aditzera ematen du emakumeok gizonezkoei onespena ematen diegula harremanak edukitzeko. Euskaraz, adostasun hitza parekideagoa da; izan ere, harreman sexual eta afektiboak adostasunetik abiatuta izaten badira, parekidetasun baten barruan, botere harreman horiek apurtzen dira. Hori aurkitu behar dugu»
Naiara Garate Mantzizidor Donostiako Udaleko Berdintasun teknikariak, @berria n:
https://www.berria.eus/bizigiro/laguntza-psikosoziala-bermatzeko-gune-seguruak_2162360_102.html
🔥 Ufa, San Juan de la Peñako monastegiak sute erraldoiaren barnean daude oraintxe. Puente la Reina, Jaca eta Riglos hirukia kiskaltzen ari da, Oroel mendi aldeak...
Ondare natural eta historiko galera izugarria.
Ze pena 😢
@cartonve Urteroko amabirjin bezperako itzulera ezta? Aurten agian eklipseak pixka bat indartua.
@anagalarraga1
Lehen liburuaren sar-hitza irakurtzean David Zapirain (aka @ereiten) etorri zitzaidan gogora, bigarrenarekin berriz Frankenstein eta zu Ana 😊 @katakrak54 @hedoi_etxarte
RE: https://mastodon.eus/@euwikipedia/117081912244494272
Zarauzko aste nagusiaren izateko arrazoia?
@EDERTO87 @desertorea Eklipse bat bezain argi 😂
RE: https://mastodon.social/@elsolidario/117076151601266614
Bitartean, Kongoko Errepublika Demokratikoan #ebola k jendea hiltzen eta kutsatzen jarraitzen du ⤵️
#EguzkiEklipsea Benito Fuentes AEMETeko metereologoaren gaurko iragarpena (abuztuak 11), bihar iluntzerako.
🟩 Ez da hodeirik espero. Errioxa eta Soriatik esan du mendikate Iberikoan litekeena dela hodei batzuk sortzea, baina oso zorte txarra izango litzatekeela parean tokatzea
🟦 Egunean zehar hodeiak sor daitezke, baina desegiteko joerarekin iluntze aldera
🟥 Kantauriko kostan hodei baxuak egon daitezke, eta Pirinioetan bero-hodeiak
#eguraldia #meteo
@rosa @inakialegria @cartonve @berria @argia Telegram publizitatea eta iruzurra kasik gauza bera direla esango nuke.
Zaila izanik hor jarraitzea aztertu beharko lukete, bai (nik telegram kanalen harpidetza eten nuen urte hasieran). Bestalde telegram kanalean berriak duen estiloa Mastodonera ekartzea bikaina litzake, asko irabaziko luke Berriak.
❗ #EguzkiEklipsea ikusteko sei etxerako betaurrekoak erretiratu dituzte: Lionstar, ECP Eye Care Proffesional, Pelispan, Homanaje, Orro eta Opticalia
https://facua.org/noticias/ordenan-la-retirada-de-cinco-modelos-de-gafas-para-el-eclipse-solar-por-riesgo-de-lesiones-oculares/
Solasaldi mamitsua argitaratu zuen atzo @berria k, #energia #desazkundea, #berriztagarriak eta #ekologismoa ri buruz: https://www.berria.eus/euskal-herria/desazkundean-ados-berriztagarrietan-ez_2160891_102.html
Desadostasun handiena badirudi berriztagarrien eta trantsizio energetikoaren inguruan zutela bi solaskideek, Lorea Floresek eta Martin Zelaiak. Horretan sakontzeko eta ñabartzeko, bereziki gomendagarria iruditzen zait @stopfosilak en #Petroherria podcastaren 6. atala, Mar Rubio Varasekin @jurzelai
https://stopfosilak.eus/podcasta/
#EguzkiEklipsea Benito Fuentes AEMETeko metereologiaren iragarpena, abuztuaren 12ko 20:00etarako (behin-behinekoa):
🟩 Zerua argi
🟦 Bero-hodeiak sor daitezke eguerdian, arratsaldean eta iluntzean desegiteko joerarekin
🟥 Ziurgabetasun handia
❗Eklipsea ikusteko, zauden lekuko eguraldia ez, baizik eta km batzuk mendebaldera dagoena hartu behar da kontuan
Astebete baino ez da geratzen #EguzkiEklipsea gertatzeko! #Elhuyar aldizkariaren azken zenbakian aurkituko duzu fenomeno liluragarri horri buruz jakin nahi duzun guztia: nondik ikusiko den osorik, zergatik den hain bitxia, nola gertatzen den, zientifikoki zer garrantzia duen, zer eragin duen gizakiongan eta beste animalietan... Argazkiak, astronomoen elkarrizketak, alderdi historikoa, erreportajeak... eta, harpidetuz gero, betaurreko babesleak opari!
👉 https://zientzia.eus/aldizkaria/362/
📷 Phil Hart
RE: https://masto.ai/@transworld/117013297847637451
Edo beste modu batean esanda: Larruazalaren koloreak arrazistei axola dien era berean axola du nolako genitalak dituzun
nik: ipar Euskal Herriko perspektibatik energia burujabetzari eta energia ekoizpena hurbiltzeari buruz idatzi
iruzkileak: "pasaportea eman dizun estatuak zentral nuklear pilo ditu eta ez dituzu aipatu, ez zara sinesgarria"
otoi, arren, plazerbauzu
https://zuzeu.eus/euskal-herria/energiaren-ekoizpena-hurbiltzearen-korapilo-batzuk/#comment-711653
Azpimarratzekoa iruditzen zait gaurko @berria ren ahalegina, argia jartzeko hainbesteko zarata sortu duten bi afera hauetan:
👉 Errenteriako bertso-eskolakoa eta Jon Mayarena: https://www.berria.eus/euskal-herria/zarataren-gainetik-prozesu-feminista-eraldatzaileak-aldarrikatzera_2161311_102.html
👉 Bernedoko udalekutakoa:
https://www.berria.eus/euskal-herria/prozedura-administratiboa-eta-penala-ezin-dira-nahastu-baina-arabako-diputazioak-hori-egin-du-bernedoko-kasuan-nahita_2161554_102.html
Despopulatzea eta zahartzea #sute handiak izateko arriskuarekin erlazionatu dituzte Galizian egindako ikerketa batean
🔸 2016-2026an sute handiak izan zituzten ia 5000 herri aztertu dituzte ikerketan, gehienak Espaina eta Portugalgoak, baita Frantziakoak ere
🔸Ikerketak beste lan batzuen ondorioak baieztatu ditu; hau da, klimaz gain, faktore demografiko eta ekonomikoek eragin handia dute suteetan
@anagalarraga1 @jozulin Udako piszinan (22:00 arte irekita)
Eta zuek, zein putzu edo zulotan ezkutatzen zarete partida ez ikusteko?
Hor dago erreka, Hau da nire erresuma, ez dut futbola ikusiko.
Gauetan ez freskatzea eragozpen nabarmena da askorentzat. Zientzialariek, gainera, frogatu dute eguneko beroa baino arriskutsuagoa dela gauekoa, eta zuzenean lotuta dagoela hilkortasunarekin. Politika eraginkorrak ezartzeko garaia da
@ElhuyarZientzia
🔸Gaueko beroaren eta hilkortasunaren arteko erlazioa: https://zientzia.eus/artikuluak/frogatu-dute-zuzeneko-erlazioa-dagoela-gau-beroen/
🔸Hiriko beroa apaltzeko neurriak: https://zientzia.eus/artikuluak/teilatu-zuriak-parkeak-eta-nekazaritza-hiriko-beroaren-kontra/
Sare sozial burujabea(go)k pentsatzeko jardunaldia eta aurtengo #UI54 itxiera ere #AKA alkandora (eta galtzerdi) antifaxistekin egin dugu.
@Torrekua @badalab
Bide batez zorionak @ueu_orokorra @Ziharae @iratiiciar @bootxo eta lan talde guztia egiten duzuen lanagatik, plazerra da parte hartzea 🏝️😍
'Basoak herri, zuhaitzak etxe' #Mantangorri #Irria @berria
🖌️ Ane Arzelus
Bapatean konturatuko dira batzuk hizkuntza supremazismoak eta transfobiak duten loturaz.
Oso ondo @luistxo, mila esker artikulu honegatik: https://eibar.org/blogak/luistxo/euskarazko-hedabideetan-transfobiarentzako-salbuespena-ez
RE: https://mastodon.eus/@luistxo/116872460216861401
Argi eta garbi: transfobiarik EZ
"Munstroaren figurak gure zirkulutik at kokatzen du beldurra, nahiz eta feminismoak azpimarratu eta frogatu duen indarkeria matxista ez dela ezohiko gertaera bat, egiturazkoa baizik, eta maite ditugun gizonak izan ohi direla hori erreproduzitzen dutenak"
'Badaezpadako neurriak gizonen erantzukizunik ezari', @berria n:
Gaurko egunak "Alderantzira zamalka" Irakurtzen harrapatu nau.
"Horra hor gizaki izatearen arazoa. Existitzen ez garenean baino ez gara existitzen elkarrentzat, eta existentzia gordineko uneetan baino ez gara ez-existitzen elkarrentzat. Existentziaren eta ez-existentziaren munstroak gara. Horixe da dena" #HarrotasunEguna #munstroak #FrankensteinAgurgarria
GAUR
▫️ 26/06/26 ▫️
de Cyne Reyna tabernaren irekiera!
Hiru aste luzez itxita egon ondoren, eraberrituta gatoz:
https://oarsoaldea.hitza.eus/2026/06/25/de-cyne-reyna-zabalik-berriro/
Lokalaren jabetza Pekin Kultur Elkartearen bitartez espekulaziotik libratu ondoren, kudeaketa kolektiboarekin, herriko espazio komunitarioa izaten jarraituko du Reynak.
Etorri, arratsaldeko 19:00etatik aurrera lekuko aldaketaz gozatzera.
Zuen zain gaude!
#ReynaTaberna #PekinKulturElkartea #HerriJabetza #Orereta #Errenteria
Badakit euskararen aitzindaria izan daitekeen hizkuntza idatziaren arrasto bat harribitxi bat dela, baina ni honekin geratzen naiz:
"...Aitzbitarte IVan agertzen diren buztinez egindako irudiak, bi bisonte, zaldi bat, elur oreina eta bi alu..."
👉 Paleolito Garaiko Labar Artea Aitzbitarte monografiatik, @jorios -en eskutik:
https://arkeobasque.wordpress.com/2026/06/25/paleolito-garaiko-labar-artea-aitzbitarte-monografiaren-aurkezpena/
Biba txertoak! Biba zientzia!
30 urte bete baino lehen umetoki-lepoko minbiziz hiltzeko arriskua zerora jaitsi da Ingalaterran, txertaketari esker:
https://www.bbc.com/news/articles/c621z28z138o
#berrionak
Pasaiai, gudu-zelai eta promesa. Paisaia nola ulertzen dugun, eta, horren arabera, nola hautematen ditugun berrizagarrien instalazioak, Juan Requejoren eskutik eta @jurzelai ren bidez: https://corrientecalida.com/el-paisaje-como-campo-de-batalla-y-como-promesa/
#paisaia #berriztagarriak #ingurumena
Helen Hesterri elkarrizketa jakingarria, @berria n, bronatalismoaz, ugaltze-teknologiez, eugenesiaz, genero-rolez, haurdunaldi subrogatuaz, teknofeminismoaz...
https://www.berria.eus/euskal-herria/bronatalisten-helburua-da-teknologiaren-bidez-haurrak-nola-sortu-asmatzea_2158862_102.html
RE: https://mastodon.eus/@berria/116738298894272042
🎯 «Komunitate bat non garrantzi handiagoa izango duten erasoak jasan dituzten emakumeek, erasotzaileek gure inguruan sortu duten deserosotasunak baino».
RE: https://mastodon.social/@AlSweigart/116715919153697613
- Aita, lesbiana/bollera naiz
+ Eskatu Jainkoari lagun zaitzala bekatu hori sendatzen
- Jauna, mesedez, desagerraraz ezazu nire arazoa
+ Puf (apaiza desagertzen da)
RE: https://mastodon.eus/@ElhuyarZientzia/116674377433293972
Ez ahaztu motxilan sartzea! Bakarka zein lagunekin irakurtzeko, hondartzan, mendian, erreka bazterrean, plazako bankuan... Eklipseaz eta zientzia-mundukl bestelako kontuez, ikuspegi kritikoz, #Elhuyar aldizkarian ⤵️
#BerriOnak Zientzialariek orain arte egiten zuten proekzio klimatiko okerrena kendu dute, dagoeneko nabaritzen ari baitira #klima_larrialdia ri aurre egiteko neurrien ondorioak, nahiz eta oraindik asko falta den larrialditik ateratzeko
Melbourneko Unibertsitateko Andrew Kingek, @TheConversationClimate en:
https://theconversation.com/scientists-have-scrapped-the-worst-case-climate-scenario-because-action-is-making-a-difference-283675
Iaz, lehen aldiz, haizeak eta eguzkiak erregai fosilek baino elektrizitate gehiago sortu zuten Europako Batasunean
🔸 Aldaketa, batez ere, eguzki-energiaren hedapen azkarrari zor zaio
🔸 Oro har, haizeak eta eguzkiak EBren argi-indarraren % 30 sortu zuten; erregai fosilek, berriz, %29
🔸 Hidraulikoa barne hartuta, berriztagarriek EBko elektrizitate guztiaren ia erdia sortu zuten.
👉 Yale Unibertsitatearen bidez: https://e360.yale.edu/digest/europe-wind-solar-fossil-fuels
#energia #berriztagarriak #fosilak
























