Lander Arbelaitz

@larbelaitz@mastodon.eus

Perfil original

20 de octubre de 2026

Espetxeratu egin dituzte “terrorismo” delituak leporatuta Ertzaintzak atxilotutako bi herritarrak.

ADI, hemen info berria.

Beren abokatuak dio zenbait agenteren informazioa zutela, infiltratuak harrapatu zituztelako eta nola argitaratu prestatzen ari zirela.

Edo estintore bat pinturaz betetzen ikusten zela akusatu bat bideo batean eta horri deitu diotela armak edukitzea.

argia.eus/albistea/espetxeratu

15 de octubre de 2026
12 de octubre de 2026
9 de octubre de 2026

Gaur egun oso pozgarria da ARGIA egiten dugunontzat. Zenbait urteko lanaren ostean (aldizkariak digitalizatzen, falta direnak bilatzen, azalak erretokatzen, webgunea diseinatzen eta abar luze bat), gaur publiko egin dugu Hemeroteka berria.

Mende bateko euskarazko kazetaritzaren altxorra denon eskura, lizentzia librean.

argia.eus/albistea/mende-batek

Izugarrizko perlak daude bertan jarraian zenbait adibide.

Imagen adjunta

Impulsos
2 de octubre de 2026
25 de septiembre de 2026
19 de septiembre de 2026

Gaurko egunez duela 232 urte Maialen Larralde saratarra hil zuten gillotinaz, Frantziako armadari desertzioa bultzatzea egotzita.

argia.eus/efemerideen-kanala/m

Garai harri buruz, eta bereziki 1.600 lapurtarren heriotza eragin zuen deportazioari buruz sakontzeko, Adur Larrearen “Lurbinttoko Ohoinak” komikia oso gomendagarria da.

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Impulsos
9 de septiembre de 2026

Gaurko egunez, duela 15 urte, Ataun Of The Dead estreinatu genuen Hernaniko Uru tabernan.

Impulsos
21 de agosto de 2026
18 de agosto de 2026

🌷 Sabino Ormazabal hil da, mugimendu ekologistako eta giza eskubideen aldeko ekintzaile historikoa labur.eus/l1mgh4gd

Bere garaian izugarri markatu ninduen berak egindako Ziztadak dokumentalak
argia.eus/multimedia/dokumenta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Impulsos

@birasuegi gabon Beñat, Argiaren Fototekan aurkitu dut (beste bat ere bada egun berekoa).

fototeka.argia.eus/index.php/B

Argiako Artxiboa gisa dugu sinatua, bere garaian Pello Zubiriari galdetuta, ea zer egin behar genuen egilea “Argia” zuten horiekin, eta berak esan zigun 70, 80 eta 90 hamarkadetan kazetariak berak, edo berekin joaten zen lagunen batek atereak izaten zirela argazki asko ta hala sinatzen zituztela.

Udazkenean Hemeroteka osoa publikatzen dugunean bilatuko non erabili zen.

10 de agosto de 2026
7 de agosto de 2026

Bueno ba... azken bi asteak frikismo historikoan erabat murgilduta egon ostean, inprentara joan berri da 2027ko Argiaren Egutegia.

Zazpigarren urtez, egunero efemeride historiko bat. Gure iragana ezagutzea, oraina kudeatzeko oinarri sendo bat delako, etorkizunaren bila indartsu jotzeko. Ea zer iruditzen zaizuen.

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

Imagen adjunta

6 de agosto de 2026
3 de agosto de 2026

Rojavara joan ginenean PKK-ko kide eta espetxean 30 urtez egondako Cîger Efrîn preso politiko kurdu ohia elkarrizketatzeko plazera izan nuen, bere bizitzari buruz.

Kontatzen dituen gauza asko, Euskal Herrian nahiko ezezagunak eta benetan izugarriak dira.

Gakoak aldizkarian argitaratu berri da paperean. Hemen duzue lotura. Ea zer iruditzen zaizuen.

argia.eus/gakoak/2026/askatasu

Imagen adjunta: Cîger Efrîn-i eginiko erretratua Qmishlon.

27 de julio de 2026
19 de julio de 2026