@anagalarraga1 @jorios Ni beti emozionatzen naiz gure herrian eta txikitatik ondo ezagutzen dudan parajean ikerketa zientifikoan sakontzen eta aurkikuntza berriak egiten jarraitzen delako.

Bide batez eskertzekoa 'Aizpitarte' toponimoa ondo ekartzea publikaziorako, dagoen nahasmena ezagututa 😊

@birasuegi @anagalarraga1 bai, ez da kontu erraza. Mundu akademikoan betidanik "Cuevas de Landarbaso" edo Aitzbitarte izan da. Baina bai, Aitzpitarte omen da toponimo zehatza eta horrela erabili da izenburuan eta atal ezberdinetan. Geuk arkeologiaz hitz egiteko Aitzbitarte erabiltzen eta erabiliko dugu, ohitura jarraitzeko. Lersundiko Konteak "Arritivitarte" aipatzen du eta Barandiaranek Aitz-bitarte, Aitx-bitarte ere irakurri dut... Ez dakit egokiena zein den 😅