:errigora: Eskaria eginda https://www.errigora.eus/
Izena aldatu dezakete, hautagaia berritu, eta nahi adina "primario demokratiko" antzeztu... Baina celebrity bihurtu zituzten algoritmoen gailurretik jaitsi? Tira, ez ditzagun gauza garrantzitsuak arriskuan jarri!
Salve, Regina, mater misericordiae.
🇵🇸 Iruditzen zait Netanyahuk #NAZA dokumentalak "kontakizun faltsua, okerra eta alderdikoia, Israelgo Estatua kalumniatzen duena" eskaintzen duela esatea nahikoa arrazoi dela ikustera joateko.
Grebaren albisteentzako zein erabiliko dugu?
#GrebaOrokorra #Greba
#Azaroak11 #A11 #A11Greba
#EtxebizitzaGreba #EtxeGreba
#MariCarmen
Proposamenik baduzue?
Agur eta ohore #Maricarmen!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Mar%C3%ADa_del_Carmen_Abascal_Mart%C3%ADn
@euwikipedia|n zure tokia merezi duzu.
Artikulua osatzen lagundu dezakezue, mila esker @aazpilikueta :wikipedia: ✊🏾
RE: https://mastodon.eus/@koldotxu/117401059726354316
Gogoratu beharra dago Maricarmen ospitaleko oheari lotuta geratu zela etxegabetzeak eragindako osasun arazoen ondorioz!!!
AZAROAK 11, GREBA OROKORRA!!!
🚀 Silicon Valley-ko algoritmoek euskara ikusezin bihurtzen dute. Bada garaia burujabetza digital eta linguistikoaz hitz egiteko.
💬 Hausnarketan sakondu nahi baduzue, La Fedirevista-n idatzi dudan artikulua irakurri dezakezue:
📖 "Ecosistemas digitales y soberanía lingüística: por qué el euskera necesita al Fediverso (y viceversa)" https://archive.org/details/la-fedirevista-6
(Aldizkarian gaztelaniaz dago, baina laster euskaraz izango duzue @etzipm)
👇 #Fedibertsoa al da euskararen etorkizun digitala?
🔒 Pentsatzen dugu pribatutasun informatikoa konplexuegia dela, baina tailerretan kontrakoa transmititzen saiatzen naiz: gauza ez da dena batera aldatzea, egunerokotasunean pauso txikiak ematen joatea baizik.
🗓️ Hori dela eta, hurrengo asteotan, segurtasun digitala hobetzen joateko aholku praktikoak partekatuko ditut hari honetan.
📱 Telefono mugikorretan zentratuko naiz batez ere, eta aholkuak edozeinek martxan jartzeko modukoak izango dira.
⁉️ Interesatzen zaizu? #PribatutasunAholkuak
🤪 Oraindik Firefox darabilzu?
🤓 Bai. Googleren nagusitasun osoari kontra egiteko geratzen zaigun aukera bakarra da. Firefox erortzen bada, Gecko ere bertan behera geratuko da, eta hortik aurrera Chromiumek izango du monopolio osoa. Enpresa bakar batek internet osoa nola ikusten eta erabiltzen den erabakitzea nahi dugu? Beldur pixka bat ematen du, eta denok kezkatzeko moduko gaia da.
RE: https://mastodon.social/@Tutanota/117251661379573836
"Ez dut ezer ezkutatzeko."
Gezurra.
Historia medikoa duzu.
Historia finantzarioa duzu.
Kokapen-ereduak dituzu.
Iritzi politikoak dituzu.
Zure harremanei buruzko datuak dituzu.
Pribatutasunak ez du inoiz zerikusirik izan delituak ezkutatzearekin. Beti izan du zerikusia zure bizitzaren jabe izatearekin.
Madrilen 20.000 anormal elkartu dira, Senescal Tellado eta Jerusalem Lurraren Komendadore Abascal buru dituztela, Tenpleko Ordenari eurenera buelta dadin eskatzeko.
El Jueveseko bineta izan zitekeen, baina ez.
Tristeena da hango progresismoa deritzona porrota bere gain hartzen ikustea, dotoreziaz amore eman duenaren itxuraz. Ezkerretik gidatzea ahazten zaizunean gertatzen diren gauzak...
Agian ezkerren bat inportatzeko ordua da, ea zer moduz funtzionatzen dien.
wtf???
Ordenagailua desblokeatzeko AEKko ordenagailuaren pasahitza jarri diot, ez nere ordenagailuarena, eta DESBLOKEATU EGIN DA???
🐧 Burujabetza teknologikoa premiazko beharra da!
🇨🇭 Suitzak urrats berria eman du: Microsoft Office software librearekin ordezkatzen hasi da administrazio publikoan (langile publikoen ordenagailuen % 7 ordezkatu nahi dute 2027rako, lehen fasean), atzerriko korporazio handien menpe ez egoteko eta herritarren pribatutasuna arriskuan ez jartzeko.
🔗 https://hipertextual.com/software/suiza-reemplaza-microsoft-office-gobierno/
Hasiera gogor xamarra ari zaie egiten etxeko txikiei eskolan. Bart iluntzean kutixiz, limoizko bizkotxo bat egin nien gaur gosaltzeko.
Esnatze ona izan dute behintzat 😁👏
Prest daukat #Fedirevista aldizkariaren hurrengo zenbakirako idatzi dudan artikulua! Gaur Beta irakurleei bidali diet eta feedback oso ona jaso dut, beraz, lana egina. ✅🦧😅
Zer gairi buruzkoa? #Euskara eta #Fedibertsoa nola lotzen diren eta zergatik diren ezinbestekoak elkarrentzat.
(Oraingo honetan gaztelaniaz idatzi dut, baina aldizkarian argitaratu eta aste pare batera euskaraz jarriko dut @etzipm|n).
RE: https://mastodon.eus/@argia/117205696652072279
20 urte baino gehiago daramatzate pribatutasuna, adierazpen askatasuna eta komunikazio seguruak defendatzen, guztiontzako doako tresna digitalak eskainiz. Sarea kontrolatu eta zentsuratu nahi dutenek kriminalizatu egin nahi dituzte, baina haien lana ezinbestekoa da eskubide digitalen eta gizarte mugimenduen defentsan.
Teknologia ez da neutrala, eta A/I bezalako proiektuak babestea geure burua babestea da.
Sare aske eta independenteak nahi ditugulako: A/I aurrera! :mastodonantifaxista:
RE: https://mastodon.social/@ElSaltoDiario/117205901080779293
Eskuin muturraren zigorgabetasuna, polizia eta egiturazko arrazakeria dira Ceutako egoeraren erantzuleak.
Guk elkartasuna ereingo dugu: inor ez baita ilegala!
Abuztuaren 25ean, AEBko Gobernuak Autistici/Inventati (A/I) erakunde terrorista izendatu zuen. Argudiatzen den arrazoia terrorismoa babestea da, zerbitzari autonomoan Palestina babesteko taldeak daudela adieraziz.
https://blogs.sindominio.net/blog/comunicado-sd-en-solidaridad-con-autistici-inventati-a-i/
Nire babes osoa Autistici/Inventati (A/I) kolektiboko kideei!!! Babestu dezagun elkar!!! 🖤❤️
Compostelako Cidade da Cultura-n izan gara "Mundo expandido" erakusketa birtualan. Pieza batzuk benetan interesgarriak dira; zer pentsatua emateaz gain, ingurune fisikoaren eta birtualaren arteko bidegurutze hibrido hori oso ondo irudikatzen dute.
Halere, lan gehienak Metaversoaren ingurukoak dira (Telefonicaren interes komertzialak egongo dira atzean, ziurrenik), eta nire ustez proiektu hori erabat agortuta dago. Badaude askoz interesgarriagoak izan daitezkeen bestelako proposamenak.
Benetan ederra izan da!!! Izugarria!!! 😍 #EguzkiEklipsea
RE: https://mastodon.eus/@berria/117078514859011624
Zer pena! Ez dut ulertzen zergatik, baina sare sozial libreetatik ezin izango diegu argazkirik bidali. Agian 2027an edo 2028an.
Eklipsearen argazkiak aterako dituzue? Horrela bada, nola egingo dituzue? 🌘
#EguzkiEklipsea Benito Fuentes AEMETeko metereologiaren iragarpena, abuztuaren 12ko 20:00etarako (behin-behinekoa):
🟩 Zerua argi
🟦 Bero-hodeiak sor daitezke eguerdian, arratsaldean eta iluntzean desegiteko joerarekin
🟥 Ziurgabetasun handia
❗Eklipsea ikusteko, zauden lekuko eguraldia ez, baizik eta km batzuk mendebaldera dagoena hartu behar da kontuan
Nondik ikusiko duzue #eklipsea? 🌘
RE: https://mastodon.eus/@birasuegi/117003465593819340
Gaur lehen ordainketak egin ditut Bizum Pay bidez, dena ondo, erraz eta eroso. Rural Kutxako TPV batean egin dut, tabernakoak ez zekien posible zenik ere. Orain bai.
OOOpppooorrraaakkk!!! 🥁🎸🍺
Desobeditzea, testuinguru honetan, erantzukizun komunitarioa da.
Besarkada bat Bizkaiko kostaldetik. Gora @kalekoafarisolidarioak!!!
Badira 25 urte poliziaren tiroek Carlo Giuliani hil eta ibilgailu batekin gainetik pasatu zitzaizkiola. Gertaera hark jende askoren kontzientzia politikoa esnatu zuen, eta nirea ere orduantxe piztu zen.
NON SPEGNI IL SOLE GLI SPARI ADDOSSO.
CARLO VIVE. :izargorria:
Asteazkenean Wokedisea ikustera! 🌬️
Maiteok:
Ez dugu Telegram bidezko abisurik behar eposta bat bidaltzen diguzuen bakoitzean.
Sinatua, gizateria osoak.
💭 Hona hemen eztabaidarako galdera bat: oinarrizkoenarekin bizi ahal izateko behar duzuna ziurtatuta izango bazenu (argindarra, alokairua, janaria... luxu, kapritxo edo bidaia garestirik gabe) lanera joaten jarraituko zenuke?
Nahi baduzu, utzi zure iritzia iruzkinetan.
Beste behin ere burua argiz beteta @Torrekua eta @badalab etik bueltan. Mila esker egunagatik @ueu_orokorra
Laster dator soldadUEUska!
RE: https://mastodon.eus/@admin/116896171236836963
Mastodon ez da X.
✨ Bihar gauza ederrak gertatuko dira @Torrekua|n eta @badalab|en. Eta ez dakizue ondo zer amorrua ematen didan ezin joateak! https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/2350-komunikazioa-sare-sozialen-erresuman-nola-izan-burujabeago
Ondo pasa eta asko konspiratu @miren @txerren eta konpainia! 🪢
2028ra arte luzatu dute txat pribatuak susmorik gabe borondatez eskaneatzea (#ChatControl 1.0), bertsio derrigorrezkoa (#ChatControl 2.0) blokeatuta dagoen bitartean.
Adingabeen lineako sexu-abusuaren aurka borrokatzeko pribatutasunari eta komunikazio elektronikoei buruzko zuzentarauaren zenbait xedapen aldi baterako indargabetzea?
I. Mendia (PSE) 👎
O. Agirregoitia (EAJ) 👍
P. Barrena (EHB) 👍
E. Sancho (PSN) 👎
J. Zarzalejos (PP) 👎
A. López Isturiz (PP) 👎
RE: https://mastodon.social/@oscarmoron/116866759901158221
Ba @Talaioskoop|en gaitasun eta ekintza dibertsifikatuen katalogoan hau ere egiten dugu #Flamenconomía.
Oraingoan Cadizeko Udako Unibertsitatearentzat.
@teketen @oscarmoron
#ESE #Koop #Dibertsifikatua #Pluriespezialistak
cc-cp/ @txo_elurmaluta 😉
🇵🇸 Badago esaten duenik uztailaren 4a palestinan sufritzen ari diren genozidioaren 1000. eguna zela. Argi dago kalkuluak ez dituztela oso ondo egin, izan ere, 27.539 egun gehixeago dira.
🤔 1948 urrunegi geratzen zaie batzuei. #Nakba #PalestinaAskatu #BoikotIsrael #EuskalHerriakElkartasuna
Heltzen da momentu bat non, hainbeste gauza dituzun erantzuteko, azkenerako ez dakizula zer esan.
Baina isilik geratzea ez da inoiz aukera ona izan:
JUSTIZIA EUSKARARENTZAT!!!
🏴 AEBetan (Texasen) #antifaxismoa|ren aurka abiatutako #Prairieland auziaren lehen epaiak argitaratu dituzte. Atxilotutako 8 kideri 30 eta 100 urte bitarteko kartzela zigor izugarriak ezarri dizkiete, #ICE atxiloketa esparru baten aurrean protesta baketsu bat egiteagatik.
🫂 Elkar babestea ez da delitua! Elkartasun osoa auzipetuei!
👉 Informazio gehiago hemen:
Liluragarria da segurtasun-indarren hiztegia. Hona hemen ekonomia zirkularrari eman dioten definizioa: enpresak "arma ez-hilgarri" gisa saltzen ditu Taserrak, segurtasuna bermatu behar duenak egoera "lasaitzeko" erabiltzen ditu, eta auzitegiko medikuak autopsia sinatzen du.
Eta kito, gurpila berriro martxan.
Aizue, Proyecto Hail Mary oso ondo dago! Azkenerako asko harrapatu nau. 👨🚀🚀
Egia da puntu batzuetan zientzia kontuak pixka bat teknikoak direla eta agian ez direla edozeinentzat (gauza batzuk ez ditut guztiz ulertu, baina lasai, horrek ez baitu eragozten liburuaz gozatzea! 😅).
Oso dinamikoa da eta erritmoari bikain eusten dio uneoro, beraz, zentzu horretan oso eskuragarria egiten da. Gomendagarria! 📚✨
🪇 Albiste bikainak sare banatuen komunitatearentzat! #SoftwareLibrea
📲 Joan den astean #DeltaChat itzulpena bukatu genuen eta, #Android|eko azken release/debug eguneraketan (2.42.0 bertsioa), jada %100 #euskara|z dator.
🌱 Release/debug bertsioa daukazuenok itzulpena probatzera gonbidatzen zaituztet. Helburua akatsak denon artean zuzentzea da, bertsio egonkorra kaleratzen dutenean itzulpena guztiz borobilduta egon dadin.














