Compostelako Cidade da Cultura-n izan gara "Mundo expandido" erakusketa birtualan. Pieza batzuk benetan interesgarriak dira; zer pentsatua emateaz gain, ingurune fisikoaren eta birtualaren arteko bidegurutze hibrido hori oso ondo irudikatzen dute.
Halere, lan gehienak Metaversoaren ingurukoak dira (Telefonicaren interes komertzialak egongo dira atzean, ziurrenik), eta nire ustez proiektu hori erabat agortuta dago. Badaude askoz interesgarriagoak izan daitezkeen bestelako proposamenak.


