:nokatoka: [ˈjo̞.kʲiɲ] 🇵🇸

@Jokin_PA@mastodon.eus

Perfil original

14 de octubre de 2026

Primeran eraikiko dugu Euskal Herria...
Teknologia burujabetzarik gabe ez goaz inora. Ze triste eta ze etsigarria den herri mugimendu bat AAren zurrunbiloan barrena ikustea 🤦🤦

Orain arte nola egin dituzte kartelak? Gure Eskun ez dago INOR kartel bat egiteko gai dena?

Imagen adjunta

Impulsos
17 de septiembre de 2026

wtf???
Ordenagailua desblokeatzeko AEKko ordenagailuaren pasahitza jarri diot, ez nere ordenagailuarena, eta DESBLOKEATU EGIN DA???

14 de septiembre de 2026

Kaixo @ehbildu mesedez utzi X-en argitaratzeari.

Impulsos

@txerren @Jokin_PA @ehbildu berdin berdin Telegramen jar zitekeen mezua berbidaltzen EH Bilduren webgunera.

Eta EH Bilduren webgunean ez badago albistea, eta sare sozial batera berbideratu nahi bada, mundu guztiarentzat hobea da Mastodonera berbideratzea: kanpotik ikus daiteke aplikaziorik gabe, ez zaio nazi bati jarraizaileen inguruko informaziorik ematen eta gunearen interakzioen gaineko kontrol osoa dago.

Impulsos

@ehbildu euskal herri osoko lehen indar politikoa, sozialista, feminista, euskalduna, 2026an Elon Musken plataforma nazia lehenesten komunikazio publikorako "jendea hor" dagoelako.

Bueno, bai, eta jendea espainian, kapitalismoan, heteropatriarkatuan eta erdereran dago. Hori bagenekie. Ideia hori aldatzea da.

Impulsos
13 de septiembre de 2026

Bidai honetako bilana gure solasa entzun (bai bost gara etxekoak eta tokiko standarra baina altuago entzuten zaigu) eta interesez nongoak garen galdetzen digutenean:

+ Basque Country = 0 (inork ez daki zertaz ari garen, EAJk erridikulua egiten du bere izenen kontuarekin).
+ Pays Basque = Pays Bas = 0 (Erbeheretarrak garela uste dute frantses hiztunek eta herbeheretarrei ez die kuadratzen)
+ Baskenland = 10 📈 (Arrakasta)

@birasuegi Aireportutik Münicherako bidean bikote batekin aritu nintzen hizketan. Basque Country ulertu zuen emakumeak (Namibiakoa, urte luzez Norvegian bizita eta orain Alemanian). Senarrari "Baskenland" esan zion.
Senarrak espainolez zekien, eta emakumeak iradoki zuenean espainolez hitz egiteko ingelesez ordez "ez duzu ikusten euskalduna dela? Ez du espainolez hitz egin nahi" erantzun zion 😂😂

6 de septiembre de 2026

Igande polita geratu da 💖

Imagen adjunta: hondartzan argazkia. Zerua urdina ikusten da, baina ez da eguzkirik

Imagen adjunta: Eguzki izpiak hodei handi batek estalita, hondartzan

29 de agosto de 2026

@Jokin_PA Nik seriea dut ikusia, baina komikian oso iruzkin onak jaso ditut.

@birasuegi gainera 6 liburukiak euskaraz daude!!! Nik portugesez irakurri ditut hala hasi nintzalako (porton erosi nitun lehen laurak).

Komikia lan ederra da... eta hain garrantzitsua iruditzen zait horrelako istorioak existitzea...

Liburuki guztietan negar asko egin dut, seguru aski bertan islatzen dituzten bizipen askorekin konektatzen dudalako ere, baina uff... oso ona

4 de septiembre de 2026

Komun guztietan jarriko nukeen "genero-ikurra"

Imagen adjunta: Sirena bat eta zentauro bat. Azpian, ingelesez "bost axola, baina garbitu eskuak"

21 de agosto de 2026
17 de agosto de 2026
16 de agosto de 2026
12 de agosto de 2026
11 de agosto de 2026
10 de agosto de 2026
30 de julio de 2026

Etxetik kanpora estres gehien sortzen didan galdera da where are you from? Hala ere, gehienetan sorpresa atseginak izan ditut beharrezkoak diren esplikazioak egin ostean. Ozeanian izan naizenetan, adibidez, denek onartu izan didate gogo onez basque-tasuna ...

@garaigoikoa Guk etxeko bostek elkarrekin bidaiatzean, zalaparta dexente ateratzen dugu euskaraz, eta askotan jendeak interesez galdetzen digu zein hizkuntzan ari garen, eta azalpenak oso gustora jasotzen dituzte. Orokorrean ondo, bereziki anglosaxoi eta Mediterraneoko herrialdekoekin. Frantses eta espainiar hiztunek gutxiago galdetzen dute.

Milioiak lurrazpiko topo tramoak egiten eta ez dira gai izan telekomunikazio estaldura minimoa jartzeko...

@birasuegi Berdina pentsatu nuen... Instagramen norbaitek komentatu zuen eta hau erantzun zuen Susana Garcia Sailburuak:

(bitartekari lanak egiten ari naiz😂 Ez dakit ze punturaino hala den eta zein punturaino EJren esku dagoen)

Imagen adjunta: «(telefonia) konpainiek jartzen dute estaldura. Lan egin dutu topoan, hazkundea aurreikusita, haien interesekoa izan dadin».

23 de julio de 2026
17 de julio de 2026
16 de julio de 2026

Idazlan bat egin behar dut japonieraz baina ez dakit zeri buruz idatzi :(

15 de julio de 2026
13 de julio de 2026

@birasuegi @ekiherri galtzaraborda arte bakarrik izango da?😥
Bizikletan iristeko gaztainokoa da erosoena.Pena.

@birasuegi @Alexiturbe @AVU_Osoro @ekiherri Aurrekoan horren inguruan pentsatzen aritu nintzen, baina, eta tartean tren bat pasaz gero, kontrako norabideko trenarekin egingo luke topo, ez?

Oraintxe

Donostiaruntz:
:08 :23 :38 :53
Hendaiaruntz:
:01 :16 :31 :46

Hortaz, tarteko trenekin
Donostiaruntz: (:00-01) :08 (:15-16) :23 (:30-31) :53
Hendaiaruntz: :01 (:08-09) :16 (:23-24) :31 (:53-54)

Tira, ordutegiak mandenduta ere (badakit arazo erreala dela, baina aurrekoan hori pentsatu nuen)

Ekainean zehar etxean kontsumitu dugun argindarraren %32 kolektiboki ekoitzi dugu @ekiherri kooperatibaren bitartez.

Garai honetan ere ur-beroaren zati handi bat eraikinean sortzen dugu, datua atera behar dut zailagoa bada ere.

Hurrengo erronkak;
+ Ohitura aldaketa txikiekin autokontsumo tasa igotzea argindarresn eta ur-beroan.
+ Mugikortasun kolektibo eta elektrikora pasatzea.
+ Eremu guztietan gutxiago kontsumitzea.
+ Ondo bizitzea.

11 de julio de 2026

«Mastodon ez da x», eta gainera dena aldatu nahi dugunon tresna digital komunitarioa da.

@birasuegi
Atzo jardunaldi osteko poteoan aipatu nizuen azken urtean gutxiago erabili dudala Mastodon, gaizki erabiltzen hasia nintzela sumatu nuelako. Kexatzeko bezala, airera botatzen diren mezu haserretuak, beste batzuen haserrea edo arreta erakarri nahiz bezala.

ATZO konturatu nintzen, horrelako mezuak bidali eta inork interakziorik ematen ez zidanez gehiago haserretzen nintzela. Alegia, ez zidala balio.... ez zuela "funtzionatzen" hemen. Eta hori ona da! Ez nuen berdin jarraitu
@Jokin_PA

10 de julio de 2026

RE: mastodon.eus/@admin/1168961712

Agian soldadUEUskaren eragina da edo, baina utziko didazue UEUren slogana-edo kopiatzen:

Mastodon - Sare sozial digitalak egiteko beste modu bat

💖 :transbihotza:

8 de julio de 2026

Izoztu al duzue inoiz alkoholdun edaririk izozkailuan?

7 de julio de 2026

Oporretan, OpenStreetMaps en, sartu iturriak eta komun publikoak iada ez badaude, denok eskertuko dugu.
Lourdesen markatu ditut merkatuko komunak.

Bapatean konturatuko dira batzuk hizkuntza supremazismoak eta transfobiak duten loturaz.

Oso ondo @luistxo, mila esker artikulu honegatik: eibar.org/blogak/luistxo/euska

6 de julio de 2026

@txerren Xakea ere bai?

@birasuegi @txerren Konpetibitateak izango du arrazoi ebolutiboa, baina arlo batzuetan aplikatuta ez da errentagarria. Kirolak badu estetika bat, ez dut ukatzen, baina konpetitiboki ulertzen den kirolaren neurri gabeko gurtza, epika eta aintza antikirola dira.

Hain ematen dit nagi handia kirol profesionalak ezen hori esateko tut bat hasi eta nire buruak nagia eman baitit


@birasuegi @txerren Konpetibitateak izango du arrazoi ebolutiboa, baina arlo batzuetan aplikatuta ez da errentagarria. Kirolak badu estetika bat, ez dut ukatzen, baina konpetitiboki ulertzen den kirolaren neurri gabeko gurtza, epika eta aintza antikirola dira.

4 de julio de 2026

Bada, gaur ondorioztatu dut ez dudala ezkondu nahi. Lehen ere ez nuen nahi, eta oso argi nuen, baina orain argiago.

Ez diot botere gehiago aitortu nahi maitasun erromantikoari, nahikoa ez balu bezala.
Ez zait kasualitatea iruditzen gero eta ezkontza gehiago egotea, gero ta indibidualistagoak izanda.

Ez dut sinesten bikote-harremanen zentralitatean. Ez dut sinesten monogamian. Ez dut nahi halakorik.

19 de junio de 2026

Zuek erabiltzen duzue maxela "zati" edo "xerra" esateko?

12 de junio de 2026
11 de junio de 2026

Orduan, Metaren zerbitzurik erabiltzen ez dudanez Osakidetza ez da nirekin harremanetan jarri ezta? Hori da egoera basikamente, ez?

@Jokin_PA bai bai, kontua da jende askok mezu hau jaso duela:

Osakidetzak WhatsApp bidezko komunikazioak bidali nahi dizkizu zenbaki honetara, baina zure baimena behar du horretarako. Baimen hori esteka honen bidez onartu edo uka dezakezu: osakidetza.euskadi.eus/osakide

Osakidetza quiere enviarte comunicaciones por WhatsApp a este numero, pero necesita tu consentimiento que puedes aceptar o rechazar en este enlace: osakidetza.euskadi.eus/osakide

10 de junio de 2026

Egutegiak ditugu eta planifikaziorako eztakit zenbat app... baina jendeak normalizatu du gauzak bi egun berandugorako eskatzea edota deialdiak bi egun lehenago egitea.

Zuek ere bizitza duzue edo ni naiz bakarrik bi egunetan ezin dituenak planak aldatu. Bi egun. BI. EGUN. Zuek ez dakizue hurrengo bi egunetan zer eginen duzuen lanean eta bizitzan? gutxi gora behera bai ez?

Jardunaldi hau dugu hemendik hiru egunetara! hiru egun? jardunaldi bat? benetan? 😑

@Jokin_PA @txerren Baina akaso gauza ezberdinetaz ari gara, ze gauza bat da "Ze egingo dugu gaur, bada kontzertu hau eztakit non, goazen?" baina, berriz, lanerako eta beste gauza batzuetarako bai jartzen genuela denborakin, hain zuzen ere ez zegoelako egungo teknologia edozein momentuan zerbait botatzea ahalbidetzen dizuna, eta gainera, "harria bota eta eskua ezkutatu" AKA email edo mezu zuzena je je

9 de junio de 2026
3 de junio de 2026

Polizia ikastetxe batean sartzen, ikasle bat atxilo eramateko.

Ez, ez da AEB. Euskal Herria da.

Ikasle bati burua estali, beste bati selektibitatera zihoala atxilotzen saiatu...

Gero Bingenek dio ea zergatik jendeak gorroto dituen poliziak.

Poliziak faxistak babesten ditu, etxegabetzen du, eskubideen alde borrokan ari direnak jipoitzen ditu, eta herritarrak babesten dituzten beste herritarrak atxilotzen ditu.

Ez gaitu babesten, ez delako bere lana. Ezein poliziak ez gaitu sekula babestuko.