@txantxibiri @txerren Niri X garaian oso serio esan zidaten hori ez dela kirola. Ez nuen ideia erosi.

@birasuegi @txerren Horiek kirola konpetitibitatearekin nahasten dute. Bakarkakoak eta lehiarik gabekoak ere kirolak dira. Mendira joatea, adibidez.

@txantxibiri @txerren Haien ustez, ez. Ariketa fisikoa omen.

@birasuegi @txantxibiri @txerren ez zentzu berean, baina ezagunek ere esan didate, adibidez, igerilekura joatea ez dela kirola egitea, baizik eta jarduera fisika egitea. Kiroltzat hartzeko ez dakit berez lehia egon behar den, baina gutxienez arauak bai (oker ez banago).

Niri ñabardura horrek joko / jolas hitzen arteko ñabardura ekartzen dit gogora.

@Jokin_PA @birasuegi @txerren Demagun igerilari olinpiar profesional bat, 4 urtez bakarka entrenatzen ari denean, hori ez da kirola?

@txantxibiri @birasuegi @txerren Ideiarik ez, ez naz aditua kirolean 😂 Biana ulertu dudanagatik, esango nuke ezetz. Entrenamenduak jarduera fisikoa dira

@Jokin_PA @txantxibiri @txerren Horrela azaldu zidaten niri, ez nien ideia hartu. Piszinara, eskiatzera edo mendira taldean zoazenean kirola egitera zoaz.

H

@birasuegi @Jokin_PA @txantxibiri @txerren kirola, kontzeptu bezala, Ingalaterran sortu zen, industrializazio garaian. Eta logika burgesari jarraiki, lehia txertatua dauka muinean, mundu ikuskera baten transmisore da: arau zehatzak, epaileak, ordena, federazioak... Jarduera Fisikoak anitzak dira, soilik batzuk bihurtzen dira kirol, "kiroltze" prozesu baten ostean: homogeneizazioa, arauak zehaztea, instituzionalizazioa... interesa izanez gero, Parlebas da jarraitu beharreko gizona,

@birasuegi @txerren Konpetibitateak izango du arrazoi ebolutiboa, baina arlo batzuetan aplikatuta ez da errentagarria. Kirolak badu estetika bat, ez dut ukatzen, baina konpetitiboki ulertzen den kirolaren neurri gabeko gurtza, epika eta aintza antikirola dira.