@birasuegi @txerren Horiek kirola konpetitibitatearekin nahasten dute. Bakarkakoak eta lehiarik gabekoak ere kirolak dira. Mendira joatea, adibidez.

@birasuegi @Jokin_PA @txantxibiri @txerren kirola, kontzeptu bezala, Ingalaterran sortu zen, industrializazio garaian. Eta logika burgesari jarraiki, lehia txertatua dauka muinean, mundu ikuskera baten transmisore da: arau zehatzak, epaileak, ordena, federazioak... Jarduera Fisikoak anitzak dira, soilik batzuk bihurtzen dira kirol, "kiroltze" prozesu baten ostean: homogeneizazioa, arauak zehaztea, instituzionalizazioa... interesa izanez gero, Parlebas da jarraitu beharreko gizona,

@birasuegi @txerren Konpetibitateak izango du arrazoi ebolutiboa, baina arlo batzuetan aplikatuta ez da errentagarria. Kirolak badu estetika bat, ez dut ukatzen, baina konpetitiboki ulertzen den kirolaren neurri gabeko gurtza, epika eta aintza antikirola dira.