@birasuegi @txantxibiri @txerren ez zentzu berean, baina ezagunek ere esan didate, adibidez, igerilekura joatea ez dela kirola egitea, baizik eta jarduera fisika egitea. Kiroltzat hartzeko ez dakit berez lehia egon behar den, baina gutxienez arauak bai (oker ez banago).

Niri ñabardura horrek joko / jolas hitzen arteko ñabardura ekartzen dit gogora.

@birasuegi @Jokin_PA @txantxibiri @txerren kirola, kontzeptu bezala, Ingalaterran sortu zen, industrializazio garaian. Eta logika burgesari jarraiki, lehia txertatua dauka muinean, mundu ikuskera baten transmisore da: arau zehatzak, epaileak, ordena, federazioak... Jarduera Fisikoak anitzak dira, soilik batzuk bihurtzen dira kirol, "kiroltze" prozesu baten ostean: homogeneizazioa, arauak zehaztea, instituzionalizazioa... interesa izanez gero, Parlebas da jarraitu beharreko gizona,